Bidaiak ongi merezi du

Errepidez

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak komunikabide bikainak ditu, AP-68 eta  AP-12 autopistak, esaterako, eta tokiko errepide sare ederra. 15 udalerri eta 4 Administrazio Juntatan elkartzen diren  23 hiribilduen arteko distantzia laburrek eta irisbide errazek, eskualdea aukerako toki bihurtzen dute bertako herriak, paisaiak eta jendea disfrutatuz ibiltzeko.

AP-68 autopista estatuko garrantzitsuenetakoa da, N-I eta Zaragoza batzen baititu Miranda Ebro parean. Iruñetik ere Logroñora irits daiteke, AP-12 autopistan zehar eta handik Arabako Errioxako herrietara. Madriletik 356 km-ko distantzia dago eta hiru ordu eta erdi inguruan egin daiteke. Erreferentziatzat Guardia, eskualdeko hiriburua, hartuta Gasteizera 48 km-ko distantzia dago eta 50en bat minutuan egiten da. Bilbotik 111km daude eta ordubete eta hogei minutu behar dira. Iruñetik 101 km daude eta ordu eta laurden behar dira. Eta Zaragozatik 194 km eta bi ordu inguru behar dira iristeko.

Hegazkinez

Logroño-Agoncilloko aireportua eskualdearen mugatik kilometro gutxira dago eta Guardiatik 33 km-ra, N232a errepidean zehar.

Hegazkinez irits daiteke Gasteizko aireportura, 60 km-ra kokatua, eta Bilbokora, 110 km-ra. Azken honek ditu hegazkin konexio gehien. Beste aireportu hurbil batzuk dira Madri-Barajasekoa, 360 km-ra, Zaragozakoa 195era eta Santanderkoa 210era.

Informazio gehiago hemen www.aena.com

Trenez

Eskualdea trenbidez komunikatua dago Logroñoko geltokiarekin, Guardiatik 19 km-ra. Gasteizko tren geltokia 45 km-ra dago.

Informazio gehiago hemen www.renfe.es