Arabako Errioxako enbaxadore zaitugu jada
Gustokoa duzu bidaiak egitea eta idaztea, eta noski, gustukoa duzu Arabako Errioxa. Nork ez? Zerorrek bizitzeko aukera izan baduzu, plazer handiz irakurriko ditugu geure lurralde honetan barnako zeure kontakizunak. Zure bidaiaren inguruko guztia jakin nahi dugu!
Kontaizkiguzu zure bidaiak eta esperientziak Arabako Errioxan barna, zure istorioak, zure postak, partekatu gurekin zure argazkiak, eta horien inguruko azalpen labur bat (egin zenituen data eta tokia). Zeure bizipen eta ibiliak helarazten ahal dizkiguzu info@rutadelvinoriojaalavesa.com helbidera. Gustura zabalduko ditugu geure sare sozialen bidez.
Liluratu zaitez Arabako Errioxarekin
Oraindik ez bazara Arabako Errioxara etorri, ziur aurkituko duzula hori egiteko tartea; ardoaren bide berezienetako bat duzu zain.
Zure bizipenak ezagutu nahi ditugu
Blogari nabarmendua izan nahi duzu Arabako Errioxako webgunean? Zure gunetxoa izan nahi duzu geure eskualdean bizitutakoak kontatzeko? Guk hala nahi dugu, eta horretarako gure webgunean idazteko aukera ematen dizugu. Zure bidaien berri zabalduko dugu gure sare sozialen bidez, eta baita gure blogean ere, interesgarria iruditzen bazaizu. Zure ibilbidea bidal diezagukezu, zure postetako batzuk eta Arabako Errioxan barnako zure bizipenak!