Skip to Content
mayor-de-migueloa-planta-arriba-p

Posada Mayor de Migueloa

Tradizio eta abangoardia gastronomikoa monumentu historiko batean.

plato-elaborado-mayor-de-migueloa-c
huerta-restaurante-laguardia-rioja-alavesa
Foto Comedor 1
comedor-tradicion-restaurante-laguardia-rioja-alavesa
chuleta-brasa-restaurante-laguardia-rioja-alavesa
slider button Previous
slider button Next

Mayor de Migueloa Laguardian dagoen jatetxea da, Arabako Errioxaren bihotzean. Bertan, elkarri begira dihardute euskal-errioxar sukaldaritza tradizionala eta gaur egungo gastronomia. Monumentu historiko batean kokatua, jatetxeak esperientzia berezia eskaintzen du, ondarea, lurraldea, gastronomia eta ardoa uztartzen dituena.

Sukaldaritza-proposamenak zenbait oinarri ditu, produktuarekiko erabateko errespetua, urteko sasoia eta betiko errezetak, gaur egungo teknika, oreka eta sentsibilitatearekin berrinterpretatuak. Kartak goi mailako haragi hautatuak, txingarretan erretako arrainak zein sasoiko eta bertako barazkiak biltzen ditu, euskal-errioxar gastronomiaren nortasuna eta izaera islatzen duten elaborazioekin eta gisatu tradizionalekin batera.

Esperientzia osatzeko, kontu handiz aukeratzen dira ardoak, betiere, upategiko ardoei protagonismo nagusia emanda. Mayor de Migueloak aktiboki parte hartzen du Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidean, eta ezinbesteko geltokia da kalitatezko enoturismoa nahi dutenentzat.

Jatetxea Laguardiako bisitarientzat nahiz inguru paregabean benetako esperientzia gastronomikoaz gozatu nahi dutenentzat dago pentsatua. Tradizioa eta abangoardia elkarrekin bizi dira historia, ardoa eta sukaldaritza koherentziaz eta nortasun handiz mintzatzen diren gune batean.

Zerbitzuak

  • Abangoardiako sukaldaritza
  • Karta
  • Dastatze-menua
  • Ardo-karta
  • Sukaldaritza tradizionala
  • Beste zeinbait aitorpen gastronomiko
  • Hiri-barnea
  • Erretegia
  • MICE
  • Bazkariak
  • Afariak
  • Wifia doan
  • Aire girotua
  • Eskaintza beganoa
  • Eskaintza begetarianoa
  • Taldeentzako menuak

Informazioa

Posada Mayor de Migueloa

Mayor, 20 
01300 Laguardia



Harrera hizkuntzetan:

Gaztelania · Ingelesa

Asteko egunak:

Ostirala · Jai egunak · Igandea · Larunbata · Astelehena · Osteguna · Asteazkena · Asteartea

Ordutegia:

Goiz · Arratsalde

Sukaldea zabalik, 13:00etatik 21:00etara.

Establezimendu mota:

Jatetxea

Eusko Jaurlaritzak Interes Historiko eta Kulturaleko Ondasun izendatutako eraikina.


Enogastronomia baino askoz gehiago

Ezagutu Arabako Errioxako bazter ezkutuak

Back to Top
Kolaboratzaileak:
Bertako kidea: