Hiribilduz hiribildu

Arabako Errioxako eskualdea, ardoaren munduak estu lotzen dituen 15 udalerrik, 4 Administrazio Batzordek eta beste 4 herritar-gunek osatzen dute, osotara 23 herri eta hiribildu polit dira.

Giza ondare izugarriak dituzten herri erakargarriek osatzen dute mosaikoa, hirigune historikoak, izaeradun upategiak, jende atseginak eta paisaiak, bidaiaria, ardoa eta honen kultura, izateko arrazoia egin duten lurraldean, kokatzen du.

Leku hauen edertasunak eta historiak harridura sortzen dute eta hauetan, erraz aurkitzen dira erdi-aroko gotorlekuak, etxe armarri armarridunak eta eraikin errenazentistak, barrokoak edo neoklasikoak.

Herri batzuk, ezkutuan, benetako “lur azpiko hiriak” dituzte, hauek upategiz eta ”kalatuz”  eratuta daude. Lur azpian ezkutuan dagoen mundu liluragarria, oraindik ardoa artisau eran egiten dena. 

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko udalerrien artean Guardia nabarmendu behar da, zonaldeko hiriburua, luze eta harro, muino baten gainaldean ageri dena. Herri txiki eta pintoreskoa da, kale harriztatu eta estuak ditu, harresiek erdi arokoaren itxura ematen diote eta bertaratzen diren bidaiariek oso gustuko dute. Nahiz eta 1.500 biztanle besterik ez izan, sekulako hotel, gastronomia eta zerbitzu azpiegitura eskaintzen du, eta honek turismoa erakartzeko duen garrantzia argi uzten du. Orain dela gutxi “Enoturismo udalerririk hobea” aukeratu zuen “Espainiako Ardoaren Ibilbide”ak eta “Espainiako herri politenen” artean ere badago.

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidean, beste udalerri  interesgarri eta ederrak ere badaude, beste batzuen artean Bastida, Eltziego, Oion, Eskuernaga, Bilar, Mañueta, Lapuebla de Labarca...

 

Racimo
Notice: Undefined variable: id_herria_fijo in /var/www/vhost/rutadelvinoderiojaalavesa.com/home/html/eu/pueblo-a-pueblo.php on line 247