Iñigo Medranok, familiako bigarren belaunaldikoak, zuzentzen du bere aita Jesús Medranok kalitate goreneko ardoak eskaintzeko sortutako upategia. Upeltegiak hartzidura kontrolatuko nabe bat du, altzairu herdoilgaitzezko 32 depositutan, 1.000.000 litroko edukiera duena. Sotoan, ontze-nabea dugu, 1.700 upel, batez beste 4 urteko adinekoak. Horrez gain, 500.000 botilarentzako edukiera duen eremu bat ere badu, ardoak han pausatzeko. Horiez gain, botilaratzeko nabe bat, amaitutako produkturako nabe bat eta biltegi orokorrerako beste bat daude. Bere ardoak nazioarteko lehiaketa eta dastatze ospetsuetan sarituak izaten dira.
Zerbitzuak
- Dastatzea
- Bisita aurretiko hitzorduarekin
- Upategira bisitaldia
- Wifia doan
- Taldeen harrera
- Aparkalekua