Background Image


Arabako Errioxa

Turismoaren profesionalak

Plazera da zurekin lan egitea

Ongi etorri turismo alorreko prentsa eta profesionalen atalera. Atal honetan Arabako Errioxaren inguruko informazio guztia eman nahi diegu kazetari, hedabide, blogari eta sektoreko agenteei, haien lana errazteko asmoz.

Zuek guztiok, bakoitza zuen esparruan, garrantzi handikoak zarete guretzat. Zuen lanak geure eskualdeko promozioari eta garapenari laguntzen die, eta horregatik, gure webgunean profesional bakoitzak espazio propioa izatea nahi dugu; bertan aurkituko duzue zuen intereseko informazioa, komunikazioak, prentsa oharrak, eta edukiak.

Hitz batez, zuen eskura jarri nahi dugu eskualdearen eta urtean zehar bertan egiten diren ekimenen inguruko oinarrizko informazio guztia.

Informazioa maiztasunez eguneratzen da, berritasun guztiak sartuta. Zeure esanetara gaude.

Background Image

Txostena eta prentsa oharrak

Geure prentsa aretoan egoten dira Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak publikatutako prentsa ohar guztiak, geure elkarteak eskualdearen garapen ekonomikoa eta promozioa bultzatzeko egiten dituen jarduera guztien inguruan.

PRENTSA ETA HEDABIDEAK

Background Image

Blogari: kontaiguzu zure bidaia

Gustuko duzu bidaiak egitea eta idaztea, eta noski, gustuko duzu Arabako Errioxa. Nork ez? Zerorrek bizitzeko aukera izan baduzu, plazer handiz irakurriko ditugu geure lurralde honetan barnako zeure kontakizunak. Zure bidaiaren inguruko guztia jakin nahi dugu!

BLOGARIAK

Background Image

Hurrengo helmuga, Arabako Errioxa

Turismoaren alorrean, gastronomian eta ardoaren munduan lanean aritzen zareten guztiok garrantzi handikoak zarete guretzat. Horregatik, sektorearen agenteekin elkarlanean aritu nahi dugu, eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen inguruan behar duzuen informazio guztia helarazi nahi dizuegu.

SEKTOREKO AGENTEAK

ZURE BIDAIARAKO BEHAR DUZUN GUZTIA

Background Image

ARGAZKIAK

Deskarga itzazu Arabako Errioxako irudirik ederrenak zure dokumentuetan erabiltzeko.

Background Image

BIDEOAK

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea hobeki ezagutzeko bideo guztiak.

Background Image

AGENDA

Arabako Errioxan egiten diren ekitaldi guztien berri. Ez galdu bat ere!

Background Image

EUSKARRIAK

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen inguruko eskuorri eta publikazio guztiak klik batean.

Background Image

NOLA IRITSI?

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen inguruko eskuorri eta publikazio guztiak klik batean.

HARPIDETU GURE PROFESIONALEN DIREKTORIORA

Ez galdu deus.

Harpidetu gure sektoreko profesionalen direktoriora, eta jaso aldizka informazioa gure jardueren, berritasunen, eta promozioen inguruan, eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen azken berriei buruz. Horretarako, honako galdetegia bete besterik ez duzu egin behar::

Harremanetarako datuak

Tel.: + 34 945 60 07 10
Fax: + 34 945 62 10 94

Calle Mayor, 68 01300
GUARDIA (ARABA)

Bidali mezu bat
Utzi zure datuak eta informatuta edukiko zaitugu.

Laguntzaileak

Diputación Foral de Álava
Gobierno Vasco
Euskadi - Basque Country
Cuadrilla de Laguardia - Rioja Alavesa
Vital Fundazioa

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak diruz lagundua

Hizkuntza politika