Ekitaldi profesionalak Arabako Errioxan

Zuen ekitaldi profesionaletarako Arabako Errioxa da aukera biribila. Ekitaldiak, hitzaldiak, bilerak eta enpresa edo pizgarri bidaiak antolatzeko aukera eskaintzen duen jomuga paregabea. Erdi Aroko herriz zipriztindutako mahasti amaiezinen artean eta instalaziorik moderno eta osatuenetan. Horien artean nabarmentzekoa da Villa Lucía Ardoaren Erakustokia, hala nola hotel barietate oparoa, landetxeak, jatetxeak eta upategiak, guztiak hitzaldi areto eta espazio zabal eta erosoz hornituak, zuen beharretara egokitzeko.

Arabako Errioxako hotelen gama zabal eta kalitate bikainak erabiltzaileei ahalbidetuko diete lan bilerak eremu erosoetan eta beharrezko baliabide teknikoz hornitutakoetan antolatzea, parte-hartzaileei ahalik eta erosotasun handiena eskaintzeko.

Zuen ekitaldia egiteko beharrezko azpiegiturak eskaintzeaz gain, Arabako Errioxak ardoarekin zerikusia duten jarduera bitxi eta bakarrak egiteko aukera eskaintzen dizue, profesional onenen eskutik, zuen ekitaldiak guztien gogotan geldituko den arrakasta izan dezan.