Hemengo jendea da gure ondasunik handiena

Bilerarik, ekitaldirik edo enpresa biltzarrik antolatu behar duzue? Pizgarriren bat prestatu behar duzue? Ekitaldi eskaintza berritzaileen bila zabiltzate? Ekitaldi bikain batek lana, aisialdia eta ardoaren kultura batera ditzakeela uste dutenetakoak bazarete Arabako Errioxako Ardoaren ibilbidea duzue aukera ezin hobea.

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko MICE sailean bi funtzio mota betetzen ditugu. Alde batetik, aholkularitza zerbitzua eta laguntza teknikoa eskaintzen ditugu jarduerak planifikatzeko eta, bestetik, zuen bilerak antolatu eta sustatu egiten ditugu.

Konfiantza osoa izan dezakezue guregan, izan ere, urteetako esperientzia dugu biltzar, ekitaldi eta pizgarri bidaietan. Hainbat arlotan espezializatutako profesional taldea dugu, zuen zerbitzura jarriko duguna izan dezakezuen edozein zalantza argitu eta zuen ekitaldiak antolatzeko beharrezko informazio guztia eskuratuko dizuena.

Zuen beharretara ongien egokitzen den lekua aukeratzen lagunduko dizuegu, alojamendua eta biltzar, bilera edo pizgarri bidaiarako behar dituzuen hornitzaileak eskuratuko dizkizuegu. Jarduera programa egiten lagunduko dizuegu, kultura zein aisialdiko jarduerak, hala nola enologiarekin eta upategiak bisitatzearekin zerikusia dutenak edota bidaiak, eskualde barnean zein eskualdetik kanpo.

Eskatzen duzuen dokumentazioa eta informazio teknikoa helaraziko dizuegu. Programa prestatzen lagunduko dizuegu, parte hartzaileei informazioa emateko behar dituzuen mapa eta esku-orriak eskuratuko dizkizuegu. Aholkularitza eta protokolo zerbitzuak ere eskainiko dizkizuegu hautagaitzen aurkezpenerako edo ekitaldiak egitearen aldeko gutun instituzionaletarako. Taldearen beharrei egokien erantzun diezaieketen zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresekin harremanak ahalbidetuko dizkizuegu. Ekitaldira datozen gonbidatuen harreran eta ongi etorri ofizialean laguntzen dugu eta baita eman beharreko eskualdearen inguruko informazio eleanitzean ere. Gainera, ekitaldien hedapenean laguntza eskaintzen dugu, lurralde barruan zein bertatik kanpo, eta prentsarekin, gizarte hedabideekin eta ekitaldietan interesaturik egon daitezkeen eragileekin harremanak egiten ditugu.

Azken batez, zuen ekitaldiak antolatzeko behar dezakezuen laguntza logistiko guztia eskaintzen dizuegu. Galde iezaguzue, zalantzarik gabe.

Amaitzeko, nabarmendu nahi dugu Arabako Errioxako biztanleak direla gure lurraldeko ondasunik handiena. Gure eskualdean badugu bisitariak eta ostalariak euren instalazioetan hartzeko ohitura duen profesional sarea. Enoturistekin, bakarka zein taldean, lanean urteak dituzten herritarrak. Arabako Errioxak ekitaldietarako dituen instalazioek lurralderik nabarmenduenetakoa bihurtu dute biltzar, kongresu eta pizgarrietako bidaiariak hartzeko garaian.

Konfiantza osoa jar dezakezue Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidean zuen MICE jarduerak antolatzeko, ibilbide garrantzitsua baitugu biltzar, ekitaldi eta pizgarri bidaien antolakuntzan.

Erabakirik onenak ardoa lagun hartzen dira, Arabako Errioxan, jakina.