Mendi ibilaldiak
Arabako Errioxa, naturala, jakinaMendi ibilaldiak
Arabako Errioxaren erakargarritasunik nagusienetakoa, zalantzarik gabe, bertako paisaiak dira; mendi eta ibai artean kokatutako mahasti itsaso izugarria, Erdi Aroko herriz zipriztindua, eta balio natural handiko txokoak gordetzen dituena, hezeguneak eta urmaelak, besteak beste. Gainera elementu historikoak ere aurkituko dituzu, antzinako herrixken aztarnategiak, trikuharriak eta dolareak, arkitekto ospetsuek diseinatutako XXI. mendeko abangoardiako arkitektura duten upategiekin nahasiak.
Arabako Errioxa oinez edo bizikletaz zeharkatzean sentsazio adierazezinak biziko dituzu, ingurune paregabea gozatuko baituzu, urtaroekin batera aldatzen diren usain eta koloreak sumatuko baitituzu, aukeratzen duzun garaia edozein dela ere, zure inguruko jendearekin partekatu nahi izanen duzun bizipen gogoangarria izango baita. Udaberriko mahatsondoaren kimuak lehen mahats mordoak sortzen, udan nola ari diren ontzen edo udazkeneko okre, gorri eta horien nahaspila ikusteak ahozabalik utziko zaitu. Hemengo bide eta xendatan zehar ibiltzean, aparteko uneak biziko dituzu eta toki horietako askotan gelditu nahiko duzu elementu bikainak ikusi eta behar duzun inspirazio hori aurkitzeko edo erabateko lasaitasuna esperimentatzeko, besterik gabe. Arabako Errioxako paisaiak lilura zaitzala!
Egin ezazu postal bilduma hemengo bide eta xendetan barrena zabiltzala. Begira itzazu Arabako Errioxako Mendi Ibilbideen Mapan.
Ibilbide luzeko xendak proposatzen dizkizugu:
GR 38 ARDOAREN ETA ARRAINAREN IBILBIDEA
GR 99 EBROKO BIDE NATURALA
GR 120 INAZIOTAR BIDEA CAMINO IGNACIANO
DONEJAKUE BIDEA
Gure herri gehienetan ibilbide zehatzak ere goza ditzakezu:
IBILBIDE BERDE KULTURALA (Bilar-Kripan Lantzieko-Binasperi)
BERCIJANAKO IBILBIDE BERDEA (Iekora)
LAGUARDIAKO AINTZIRAGUNEA (Laguardia)
NAVARIDASKO ONDAREA (Navaridas)
MAHASTI ARTEAN (Elciego)
TRIKUHARRIAREN IBILBIDEA (Eskuernaga)