Arabako Errioxatik hurbil
ERDI AROTIK HURBILEKO HIRIBURUETARAArabako Errioxatik hurbil
Arabako Errioxak berez dituen erakargarritasunez gain, gure inguru hurbilean badira bisitariak aurki ditzakeen xarma berezko hainbat jomuga, mahasti eta harresien arteko Erdi Aroko ibilbideak izan daitezke, edo Euskadiko hiru hiriburuak eta Errioxakoa. Den-denak oso hurbil. Erdi Aroko ibilbideak mahastien eta harresien artean Arabako Foru Diputazioak hiru ibilbide proposatzen ditu lurralde historikoetan barna, aldi berean Erdi Aroko herri harresidunak ezagutzeko aukera ematen dutenak. Hiru ibilbideek irteera eta helmuga bera dituzte Atziniega (Ayala) eta Guardia(Arabako Errioxa), baina, euren ondare monumentalagatik nabarmentzen diren herri askotan barna bide ezberdinak eginez. Guardia eta Artziniegaren artean 100km baina gehixeagoko tartea dago eta biek oso ongi kontserbatutako Erdi Aroko hiriguneak dituzte, euren jauregi, dorre eta defentsa harresiekin. Hiru ibilbideetan sartua dago Gasteizera bisita, hor ere ederki kontserbatutako Erdi Aroko almendra baitago. Haietako bakoitzean, 7 herritako ondare historiko eta artistikoa ezagutzeko aukera ematen dute hiru ibilbideek, eta bidenabar, herri horietako ardoaren kultura ikastekoa. Ibilbideek mahastien artean ederki seinaleztatutako xendatan barna ibiltzeko aukera ematen dute, oinez zein bizikletaz, eta ehunka urteko upategiak edo berri-berriak bisitatzekoa. Hurbileko hiriak Gasteiz 230.000 biztanle baino gehiagorekin, Euskadiko hiriburua da eta Arabako Lurralde Historikokoa. Guardiatik 50 km-ra dago. Hiriak gotikoa eta neoklasikoa bitarteko lekuko artistiko nabarmenak ditu. Gotikoa eta errenazentista, neoklasikoa eta erromantikoa izandakoa, bertako Erdi Aroko hirigunea, 1987an monumentu multzo izendatutakoa, penintsulako iparraldeko ederrenetakoa da eta ongien kontserbatutakoen artean dago. Gasteizen eskualdeko gastronomiako platerik tradizionalenak eta euskal sukaldaritza berriko sorkuntza aurrerakoienak dasta ditzakezu. Guztia Arabako Errioxako ardoez bustita. Bizkaiko Lurraldeko hiriburua da. Hiria basoz, mendiz, hondartzaz eta itsasertzez inguratua dago eta horrek bihurtzen du Bilbo oso jomuga interesgarria. Bilbo zerbitzu hiri dinamikoa da, egin ahalak egiten ari da ingurumenaren eta hiriaren berroneratze eta birgaitze jarduketan eta espazio ugari berreskuratu ditu hiritarren gozamenerako. Urteak dira eraldaketa espazialari ekin ziola eta gero eta hiri erakargarriagoa da bisitarientzat. Guggenheim museo ospetsu eta zirraragarria edo Musika eta Kongresuetarako Euskalduna Jauregia bihurtu dira nazioarteko turismoarentzat erreferentzia nagusi. Donostia jomuga turistiko garrantzitsua da nola Espainia hala Europa mailan. Hiriaren trazadura urbanoa, Kontxako badiari begira zabaltzen da eta alde zaharra itsasoaren eta Urumea ibaiaren artean dago, eta bisitatu beharrekoa da. Plaza gurutzatzen duen itsas-pasealeku bikaina du, farola eta eskudel dotorez hornitua, eta horixe da hain zuzen, Donostiaren ikur turistiko ezagunenetakoa. Erdiguneko oinezkoentzako kale estuetan barna kalez kale ibiltzea edo atsedenalditxoa egiten dugun bitartean pintxo eta txikito batzuk hartzea dira bisitariei gozarazteko jatetxez eta tabernaz betetako Donostiak dituen plazeretako batzuk. Guardiatik 16 km eskasera dago Logroño, Errioxako Erkidego Autonomoko hiriburua. 150.000 biztanle ingururekin, hiria bisitariarentzat toki atsegina da egoteko, batez ere, festa, gastronomia eta tradizioak gozatzen baditu. Kale zabalak, etorbideak, parkeak eta lorategiak eskaintzen dituen hiria da baina ,aldi berean, iragan historikoa mantentzen eta alde zaharra berrontzen jakin izan du. Laurel kalea, alde zaharreko kaleetako bat, ospetsua da pintxotarako toki tipikoa izateagatik hirian.
• 1. Ibilbidea:
Vitoria-Gasteiz
Bilbo
Donostia
Logroño