Gastronomia - BERTAKO GASTRONOMIA, ASKOTARIKOA ETA APARTA

Ruta del Vino de Rioja Alavesa

Gastronomia

BERTAKO GASTRONOMIA, ASKOTARIKOA ETA APARTA

Gastronomia

Gastronomia da Arabako Errioxako eskaintza turistikoaren beste oinarri nagusietako bat. Ongi jatea gure kulturaren eta bizimoduaren parte da. Gure aisialdiaren une asko eta asko mahai-onaren inguruan ematen ditugu, gure tabernetako barretako pintxoen aurrean edo baita mahastien artean hamaiketakoa edo parrillada egiten ere. Gastronomia aparta eta askotarikoa goza dezakezu, euskal-errioxar sukaldaritzako tradiziozko edo abangoardiako platerak dituena, baita bertako produktuak ere, besteak beste Arroniz barietateko oliba olio birjina estra, eskualdeko esklusiboa edo Arabako patata.

Arabako Errioxan eskualdeko sukaldaritza sustraiei erantzuten dien gastronomia goza dezakegu, tokiko produktuez  hornitutako berebiziko despentsa duena eta osagai horiek gure sukaldari-buruei euren sutegietan plater bikainak prestatzea ahalbidetzen diete, errezeta tradizionalak zein  berrituak erabilita. Bai euskal-errioxar sukaldaritza klasikoan, bai sukaldaritza modernoko gutizietan, pintxoak eta kazolatxoak prestatzeko sukaldaritza artea tartean, ditugun zapore eta testurak.

Askotariko gastronomia aparta dugu, non eskualde pribilegiatu honek herritarren errezetategian plater tradizional onenetako batzuk sartu dituen, esaterako patatak errioxar erara txorizoarekin,  esneko arkume errea, arkume txuletatxoak aihenetan erreak, barazki freskoak, masailak ardo beltzetan, potxak, babarrun jateak, legatza, txuletoia edo odolki errea, beste askoren artean. 

Arabako Errioxako chefek tradizioa eta modernitatea ezin hobeki elkartzen jakin izan dute eta gozotasun goreneko miniaturak edo Arabako Errioxako ardo onenen aukera zainduarekin uztartutako menuak eskaintzen dituzte. Harmonia paregabea tokiko gastronomiaren eta eskualdeko upategietako ardo bikainenen artean.

Zure sareetan zabaldu

Laguntzaileak

Diputación Foral de Álava
Gobierno Vasco
Euskadi - Basque Country
Cuadrilla de Laguardia - Rioja Alavesa
Vital Fundazioa

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak diruz lagundua

Hizkuntza politika