Restaurante Posada Mayor de Migueloa
Diziplina anitzeko eremu honetan bat egiten dute enogastronomiak, aisialdiak, familia turismoak eta negozioak. Jantoki nagusitik ikus daitekeen erretegia da haien ikurra tradizioari eta produktuari dioten begiruneari dagokionez, eta platerak prestatzeko ikatza, egurra eta mahatsondo enbor eta aihenak erabiltzen dituzte. Eskaintza gastronomikoak Juan A. Gomez chefa du buru, bere sortze lanekin, baina eskualdeko sukaldaritza tradizionala sekula ere ahaztu gabe, ezta Luchi Santamariarena ere. Tokiko produktuekin eta KM0koekin lan egiten dute. Era berean, areto eta jantoki bikainak dituzte oturuntza eta mota guztietako ospakizunetarako.