Restaurante Jatorrena
Mendi-ibiliaren edo familian egindako paseoaren ondoren, jatetxe honetan indarberritu daiteke, errioxar eta euskal sukaldaritza tradizionala dastatuz. Hain ezagunak diren patatak eta txorizoa errioxar erara eta aihenetan erretako txuletatxoez gain, gure berezitasuna dira babarrun-jateak, legatza, txuletoia, odolki errea…
Bi jantoki ditugu gure bezeroen zerbitzura: ohiko erretegi ederra, aihenen txingorretan erretako jaki berezien prestakuntza ikusi ahal izateko eta egungo irudia duen jantoki berritua.