Restaurante El Medoc Alavés
Sercotel Villa de Laguardia 4* hotelean, Medoc Alavesek ukitu modernoak eta aurkezpen zaindua dituen sukalde tradizionala eskaintzen du. Karta erakargarria du, eguneko menua eta ospakizunetarako eta taldeentzako menu bereziak, elikadura arloko murrizketa guztietara egokitua.
Ardandegian, Rioja Jatorri Deitura Kalifikatuko ardoen 200 erreferentziatik gora dituzte, baita beste hainbat izendapenetakoak ere, gastronomiaren eta ardoaren arteko uztartze paregabea lortzeko.