Azpimarratzekoak:
- Hirigune historikoa: Santa Mariako elizpea.
- Laguardia/Biasteriko aintzira-multzoa.
- La Hoyako arkeologia-aztarnategia eta museoa.
- Gaita-jolearen eguna. Maiatzean.
- San Joan eta San Pedro jaiak. Ekainean.
- Santa Mariako Belen artikulatua.
Nafarroako Erreinuaren defentsarako X.mendean eraikitakoa, mendixka batean kokatua dago eta erdi aroko itxura ia osorik mantentzen du. Muturretan San Juan Bautista eta SantaMaria de los Reyes eliza gotortuak daude, azkenak eliz atariko polikromia egoera ezin hobean du. Hurbil Abacial Dorrea ageri da, aspaldiko gaztelua almenak hondatuta dituena eta ezkila dorre moduan egokituta.
Kaleetan barna edo Lepoan paseoan ibilita Donibane plazara iritsiko gara, bertan Samaniego alegialariaren jaiotetxea dago, harlanduzko etxea eta aurrealde neoklasikoa ditu.
Eraikin zaharrenen artean La Primicia nabarmentzen da, XIV.mendekoa, bertan hamarrenak eta hasikinak biltzen ziren. Etxe gehienek haien upategia dute – atarietatik sartzen da- honek Hiribilduaren zorupea erabat zulatuta egotea ekartzen du.
Barbacana Urtegi Zeltiberiarra, kale Nagusiaren bukaeran dago, hiribilduko aztarna arkeologiko garrantzitsuena da. Gainera, inguruan La Hoya historiaurreko herria dago eta Laguardiako Aintzira Lekua, naturazaleentzat eta hegaztiak begiztatzeko oso gomendagarria.
Laguardian, herritarren eta erlijiozko ohitura ugari gordetzen dira. Ekainan egiten diren San Juan eta San Pedro festak, patroiarenak, xarma berezia dute. . Gabonak eta Aste Santua ikusgarriak dira, baita mahats-bilketa eta beste jai txiki batzuk ere.
Edozein une, ospakizun edo aitzakia berezia da Laguardia ezagutu eta bertan gozatzeko.
Laguardiako Turismo Bulegoko e-maila: turismo@laguardia-alava.com






Ostatuak Laguardia
Upategiak Laguardia
Taberna eta jatetxeak Laguardia
- Restaurante Biazteri
- Restaurante Amelibia
- Restaurante El Bodegón
- Restaurante El Medoc Alavés
- Restaurante Hospedería de Los Parajes
- Restaurante La Huerta Vieja
- Restaurante Posada Mayor de Migueloa
- Restaurante Sugar
- Restaurante Asador Villa Lucía
- Taberna Ansan - La casa del Pintxo
- El Jubilado
- Gastro Bar Doña Blanca
- Hiruko
- Juego de Etiquetas
- Velar
- Villa Lucía Wine Bar