Azpimarratzekoak:

  • Olio-errota.
  • Andre Mari parrokia.
  • Harresiaren hondarrak.
  • Juden erretzea. Pazko-igandean.
  • Jasokundearen jaia. Abuztuan.
  • Santa Nunilo eta Santa Alodia jaia. Urriaren 22an.

Aldapan dago eta eraikin armarriduna ederrak ditu. Oraindik ere, harresiaren eta antzinako gotorleku baten aztarnak gordetzen ditu herriak. XVI. mendeko Santa Maria parrokia dotorea eta iluna da. Tenpluaren barnealdea, XVII. mendeko margoekin apainduta dago. Andre Maria Zuriaren kalean, 7. zenbakia Moredako etxerik zaharrena da, XV. mendearen amaierakoa, eta sarrera pintaduna du. 

Herri barruan XVII., XVIII. eta  XIX. mendeetako etxe bikainak ere badaude. Kanpoaldean, ez utzi bere olio-trujal historikoa bisitatzeari.

Moredak bizirik mantentzen du Judasen erreketaren tradizioa Berpizkunde igandean, bi pertsonaia kondenatuak direlako da berezia: bi “judas”dira, senarra eta emaztea. Egun batzuk lehenago, gazte koadrila batek bi panpin, lastoz beteta prestatzen ditu, makilen egitura baten gainean. Berpizkunde Igandean, meza ondoren, herriko plazan Epaiketa hasten da. Auzitegiak, bi Judasi leporatzen dizkie herrian gertatutako ezbehar guztiak. Epaia apelaezina da: sua.

 

Eraikin historikoa Eraikin historikoa
DolareaDolarea

Taberna eta jatetxeak Moreda de Álava /Moreda Araba