Azpimarratzekoak:

  • Pobeda bidea. Ebro ibaiaren ikuspegi bikainak dituen pasealekua.
  • Uztaberri. Otsailean egiten den ardoaren jaia.
  • San Blas jaiak. Otsailean.
  • San Bartolome jaiak. Abuztuan.

Ebro ibaiaren ertzean dagoen hiribildu honek, aintzina Nafarroako Erresumako Sonsierra eta Gaztelakoa lotzen zituen ibaia zeharkatzen zuen txalupa bati, zor dio izena. Bitxikeria gisa, esan behar dizugu txalupazainaren kontratuan – 1571ean datatua –  igandeetan eta Andre Mariaren egunetan ateratzen zen dirua elizako etxezainari eman behar zitzaiola, jartzen duela.

Gaur egun, oso esperientzia gomendagarria da Ebro ibaiaren ertzean, mahastiak begiratuz Póveda pasealekua zeharkatzea.

XVI. mendeko Jasokunde Andre Mariaren parrokia ere bisita dezakezu, hilerri zaharraren gainean asentatuta dagoena. Eguerdi kalean XVIII. mendeko jauregi-etxe bat ikus daiteke.

Zonaldeko Ardoaren kulturaren antzinatasuna Las Cuevas auzoan ikus daiteke, hemen XVII. eta XVIII. mendeetako upategiek, herriaren mendebaldean dagoen muinoa zulatzen duten.

Azken urteotan, otsailean, Uztaberri Eguna ospatzen da, mahastizainek eta sotolariek ardo uzta berria ospatzen duten ardoaren jaia.

Kilometro gutxira, Ebro ibaiaren ertzari jarraituz, La Escobosa dago, Felix Maria Saenz de Samaniego alegiagilearen aisialdirako finka.

Ikuspegi panoramikoaIkuspegi panoramikoa
Eraikin historikoa Eraikin historikoa
NaturaNatura

Upategiak Lapuebla de Labarca

Gida turistikoak Lapuebla de Labarca