Arabako Errioxa Amaren Egunean

Ama bat besterik ez dagoelako, une paregabeak bizitzeko, zer hobe familia-bidaia batekin harritzea baino. Edo, nahiago baduzu, asteburu liluragarri bat oparitu diezaiokezu ardoaren munduaz gozatzeko. Zure plana edozein dela ere, ziur nago sorpresa handia emanen diozula Arabako Errioxan.

Amak ez du inoiz ahaztuko Arabako Errioxara egindako bidaia!

 

Proposatzen dizuguna

  • Menu berezi bat dastatzea upategi edo jatetxe batean, gustukoen duen eskaintza aukeratuz.
  • Hunkituko zaituzteten Arabako Errioxako istorio eta ohitura politak kontatuko dizkizueten jendea ezagutzea. 
  • Arabako Errioxan barna paseatzea, bertako begiratokietatik ibilbidea eginez.
  • Loreen hilabeteari ongietorria ematea gure terrazetako batean, Arabako Errioxako ardo on batekin topa eginez.
  • Eskualdeko saltoki espezializatuetara erosketak egitera joatea, Arabako Errioxa ez baita ardoa bakarrik.
  • Egun honen harira gure establezimenduek antolatzen dituzten jarduera berezietako batez gozatzea.
  • Amari gastronomia, edertasun, bisuteria edo Arabako Errioxako ardo sorta oparitzea.
  • Arabako Errioxako olioa dastatzeko errota bat bisitatzea, behin olio horren onurak ezagututa, ziur amak ezin izango diola muzin egin bere janari prestaketan erabiltzeari.
  • Erlaxatu spa zirkuitu batean edo bertako produktuen, ardo eta olio,  tratamenduren batekin, gure binoterapia-zentroetan.
  •