Arabako Errioxa Aste Santuan
Aste Santua gogo biziz hartzen den urteko jaietako bat da. Unerik egokiena da deskonektatu eta kezkarik gabe planak gauzatzeko, eta Arabako Errioxa jomugarik desiratuenetakoa horretarako.
Proposatzen dizuguna
- Arabako Errioxako mahastien eta naturaren iratzartzea ezagutu, udaberria indar hartzen hasi da eta.
- Gure udalerrietako Erdi Aroko erdiguneetan zehar ibili.
- Ardoaren kultura gozatzeko, utzi upategiek eta bisitari zentroek eskaintzen dituzten hamaika proposamen enoturistikoei zu harritzen.
- Ahogoza ezazu tokiko gastronomia bikaina, nola pintxoen zaporeak miniaturan hala gure chefen sukaldaritza landuena. Gure establezimendu askotan garizumako gastronomia berezia gozatu ahal izango duzu.
- Aste Santuko prozesio edo tradiziorik berezienak ikusi edo horietan parte hartu: Kalbarioko igoera Bastidan, Judas Iskarioteren epaiketa Samaniegon, Kristoren eraistea Guardian edo Judasen erretzea Arabako Moredan.