Arabako Errioxa Eguberrietan
Eguberriak garai paregabea dira Arabako Errioxaren berotasuna sumatzeko; gure herrietako ohitura eta tradizioak elkarrekin partekatzeko eta aro berezi honetako gastronomia tipikoa ahogozatzeko. Askorentzat atseden garaia da, ospakizun aroa besteentzat, udalek Eguberrietako egitarauak osatzen dituzte eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko establezimenduek lurreko suak pizten dituzte eta proposamen ugari eskaintzen egun zoragarriak igarotzeko.
Proposatzen dizuguna
- XVIII. mendeko Guardiako Jaiotza artikulatuari so egin.
- Gure zenbait herritako Jaiotza bizidunak bisitatu. Herriko biztanleek dute protagonismo guztia, eta batzuek salda gozoa prestatzen dute hotzari aurre egiteko. Bisitariak beti ongi etorriak dira hemengo ospakizunetan.
- “Artzainen” tradizioa ikusi, Bastidan egiten diren antzinako dantza zibiko-erlijiosoak, alegia..
- Olentzerori ongi etorria egin, abenduaren 24an haurrei opariak ekartzen dizkien ikazkina baita.
- Loli Casado upategietako ardoaren Jaiotza tematikoa ikusi, Lapuebla de Labarcan. Arabako Errioxari eskainitako jaiotza, upategiko barrika aretoan kokatua eta ardoaren lanbide ezberdinak eta baita oliboarenak ere islatzen dituzten 150 iruditik gora dituena.
- Gure upategi eta bestelako denda enogastronomikoak bisitatu, ardo bikainak eta eguberrietako beste opari asko ere eskuratzeko.
- Gabon Gaua, Urte Zaharra eta Errege Gaua gure establezimenduetako eskaintza berezia baliatuz ospatu.
- Talde guztiak alokairu bakarreko erregimenean eskaintzen diren alojamenduetakoren batean hartu ostatua, jai hauek zuentzat bakarrik izango den espazio batean igarotzeko.
- Gabonetako kontzerturen bat entzun, Gabon kantak eta dantzak dituena.