Arabako Errioxan hiru egun edo gehiago

Hiru egun edo gehiago baldin badituzu, Arabako Errioxa sakonean ezagutzeko  eta esperientzia benetan osoa bizitzeko aukera izanen duzu.  Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko herrien arteko distantziak motzak  eta irisgarritasun errazekoak direla kontuan hartuta, aitzakia bikaina duzu ardoaren inguruko eskualde berezi honetan murgiltzeko, mahasti paisaia harrigarri artean galtzeko eta denbora ahazteko. 

Naturak lilura zaitzala, gure kulturarekiko loturak, gure erdi-aroko hiribilduek, gure gastronomiak eta, batez ere, ezagutu ezazu gure jendea. 

Proposatzen dizuguna

  • Zure bisitak gure ekitaldi enogastronomiko edo kirol ekitaldi handiren batekin kointziditu dezala. 
  • Murgildu gure herrietako sekretu eta zirrikituetan turismo gida espezializatuek eskaintzen ditzuten bisita gidatuekin.
  • Izena eman gure establezimenduek eskaintzen dituzten esperientzia bereziren batean (mahats biltzeak, mahasti arteko otordutxoak, bizikleta ibilaldiak, segwayetan ibilaldiak, Ebro ibaian kayakak, Arabako Errioxako oliba olioaren esperientzia…)  
  • Upategi edo harresiz inguratutako hiribildu batera antzerki bihurtutako bisita gozatu. Esate baterako, Gatzaga Buradon eta Labraza. 
  • Atsegin eman zure buruari mahastietan egiten ditugun kontzertuekin, normalean udan izaten dira. 
  • Guardiako aintzirak bisitatu, natura aldetik oso aberatsak dira, hegaztiak eta bertako animaliak begiztatu edo Carravalseca edota Carralogroño hezeguneak bisitatu.  
  • Ilunabarrean sortzen diren argazki paregabeak gozatu, mahastiak, upategiak, Ebro ibaia eta Toloño mendilerroa. Ez ahaztu selfie makila postalik ederrena izateko.  

* Begiratu ekitaldi eta jardueren egitaraua hemen www.rutadelvinoderiojaalavesa.com/es/eventos y www.rutadelvinoderiojaalavesa.com/es/agenda