Arabako Errioxara pare bat egunetako edo asteburuko txangoa egitea hartzen ahal duzun erabaki hoberenetariko bat da, zalantzarik gabe.
Utzi maleta iritsi bezain laster. Ez dago galtzeko denborarik: Atera gure erdi-aroko herritako kaleetan barna ibiltzera eta gozatu gure jendearen abegikortasuna, dastatu Arabako Errioxako gastronomia eta ardo bikainak. Gozatu ahal bezain beste, ziztu bizian pasako zaizkizun bi egun zoragarri ditugu zain.
Proposatzen dizuguna
- Ezagutu Villa Lucía, Ardoaren Zentro tematikoa, gure eskualdera eta bertako ardogintza kulturara hurbiltzeko 4D ikus-entzunezko baten bidez: Ametsen lurraldean.
- Hainbat upategi bisitatu. Dauden estilo ezberdinen artean aukeratzea gomendatzen dizugu, ardoaren inguruko benetako pasioa bizitzeko.
- Upategi bateko bertako otordu tipiko eta ohiko batekin gozatu. (erreserba egitea beharrezkoa da)
- Gure natura ederrak sortzen dituen parajeak gozatzeko mahasti artean ibilalditxoa egin. Paisaia paregabeetan murgilduko zara, urtean zehar hostoen kolorea arras aldatzen den mahasti itsasoetan, hain zuzen ere.
- Ezagutu gure herrietako historia bertako ondare aberatsaren bidez: trikuharriak, putzu zeltiberikoa, historiaurreko herrixkak, harkaitz dolareak...
- Gure herrietako tabernetan poteoan ibiltzean (ardoak hartzen ibiltzea) sortzen den giroa ezagutuz gure herriak duen abegikortasuna ezagutu.
- Oraindik denbora baduzu, erlaxatu spa batean eta utzi ardoterapia tratamendu batekin mimatzen.
- Dastatu gure gastronomia tradizionala gure upategi edo jatetxeetakoren batean: Errioxar erara egindako patatak, saiheskiak aihenetan erreak, masailak ardo beltzean eginak eta babarrun zuriak.
- Eraman etxera gure ardoak edo Arabako Errioxan egindako beste edozein produktu.