Ekitaldi enogastronomikoak Arabako Errioxan
Arabako Errioxako eta Euskadiko produktuei balioa eman nahian, hainbat ekitaldi egiten dira eskualdean urtean zehar. Horietan eskualdeko bi produktu garrantzitsuenak dasta ditzakezue: ardoa eta olioa.
Beste era batean, paisaia ikusgarriz inguratuta, toki harrigarrietan, musika xarmangarria lagun, egile adituek gidatuta.. Bizi itzazu festa eta ekitaldiak Arabako Errioxako ardoaren inguruan. Dena, benetako plazera.
Proposatzen dizuguna
- Uzta berriko ardoak dastatu, urtero, otsailean, Lapuebla de Labarcan ospatzen den Uztaberri Egunean.
- Olio-errotetara egiten diren bisitaldiak gozatu eta Arabako Errioxako Oliba Olio Birjina Estra nola egiten den ikasi dastatzeetan eta bertako beste produktu batzuekiko uztartzeetan Arabako Errioxako Oliba Olioaren Ferian, produktu tradizional hau omentzen baitu martxoan.
- Ardoaren historian eta kulturan sakondu Navaridasko Ardoaren Feria Historikoan. Apirilean ospatzen da eta urtero herrialde ekoizle bat izaten du gonbidatu.
- Aste Santuan Eltziegoko Ardoen Mintegian izena eman, herriko ardoen berri izateko bertako enologoek azalduta. Gogoratu tokia gordetzea turismo bulegoan!
- Bastidako upategien ardoak ezagutu Upategiak Kale Mailan egunean. Bastidan egiten da urtero, ekainean.
- Lur azpiko kalatuetan sartu eta Arabako Errioxako zenbait ardo dastatu Gatzaga Buradongo Upategietako Ate Irekien egunean, ekainean.
- Arabako Errioxako Topaketa Enogastronomiko Jasangarria – Euskadi mahaiaren inguru(ne)an ekitaldian parte hartu, uztailean. Arabako Errioxako ardo bereziak eta 0km-ko produktuak dastatu ahal izango dituzu, show cooking eremuetan euskal produktuak ahogozatuko dituzu eta produktu preziatu horiek ekoizleei zuzenean erosi ahal izango dizkiezu.
- Mañuetako upategi auzo historikoa bisitatu eta herriko ehun urtetik gorako haitzuloetara jaitsi, bertako ardoak dastatzera, Mañuetako Kalatuen Irekieran, uztailean.
- Ardoa musikarekin uztartu Eltziegoko Ardo eta Musikaren Astean. Urtero, uztailean, ekitaldiz betetako egitaraua aurkezten du, Eltziegoz eta inguruaz gozatzeko.
- Guardiako Erdi Aroko hiribildua zeharkatu eta abuztuan egiten den Erdi Aroko Pintxo Lehiaketarako bereziki prestatutako pintxoak dastatu.
- Mahats-bilketari ongietorria ematea Arabako Errioxako ohiko Mahats-bilketaren Festan. Irailean ospatzen da, urtero eskualdeko herri desberdin batean.
- Azaroko azken larunbatean, Eltziegoko Ardo Gazteen Aurkezpenean parte hartu, biltegitik atera berri den uzta berriko ardoak dastatzeko.