Pintxotan Arabako Errioxan

Utz iezaiozu Arabako Errioxako girorik eta tradiziorik onenetakoari  harrapa zaitzan, mokaduak eta tragoxkak hartzen ibiltzeari, alegia. Hemengo barrak benetako erakusmahai gastronomikoak dira eta miniaturan egindako euskal gastronomia dastatzeko plazera gozatzera gonbidatuko zaituzte. Arabako Errioxako gure ardoak laguntzailerik bikainenak dira bidaia gastronomiko horretan, eta zapore eta testura ezezagunak dastatuko dituzue pintxo, kazolatxo edo bestelako mokadu itxuran.

Has zaitez hemengo Erdi Aroko herrietako kaleetan zehar paseatzen eta bidenabar goza itzazu tradizioaren eta abangoardiaren ondorio diren mokadu txiki horiek ardorik onenek lagunduta.

Partekatu gure kultura eta bizimodua erarik benetakoenean!

Proposatzen dizuguna

  • Utzi Arabako Errioxako tragoxkak hartzeko giroak bete zaitzan.
  • Pintxo eta kazolatxo desberdinak dastatu, testura, zapore eta kolore berriek ahoa bete hortz utz zaitzaten.
  • Gastronomia tradizionala eta proposamen berritzaileak ahogozatu Arabako Errioxako ardorik onenekin  batera.
  • Eskualdeko berezko produktuak dastatu beste modu batzuetan prestatuta.
  • Aprobetxa ezazu gure tabernetan dasta dezakezun hainbat ardo kopaka hartzeko eskaintza, eta horrela ikasiko dituzu egiteko metodoak, barietate ezberdinen ekarpenak, upategi berriak.. Goza ezazu ardoagatiko pasioa.
  • Gure establezimendu bakoitzak dituen espezialitate gastronomikoak jakitea, esaterako, kuiatxoa, foiea eta almendra karamelizatua, zapatilla, bakailao keztatua eta pikilloa barazki potxatuen ozpin-oliozko ohe gainean, sagar betea, bakailaoa errioxar erara, barraskiloak errioxar erara...