Bizipen apartak Arabako Errioxan

Arabako Errioxa ardoarengatik eta ardoarentzat bizi den lurraldea duzu. Gure upategi eta establezimenduetan, senti ezazu  ardoarenganako pasioa hurbilenetik bizi duten haien eskutik, ardogile eta enologoen eskutik, alegia. Emozio mundu bizia aurkituko duzu, mahatsondotik botilarainoko ibilbidean. Bizipen paregabeak izango dituzu, proposamen sinestezinak ardoaren kulturan bete-betean murgiltzeko. Arabako Errioxako ardoen sekretuak lehen eskutik jakingo dituzu eta horrela haien kalitatearen eta izen onaren jatorria ikasiko duzu. Jar zaitez egun batez ardogile baten azalean! Ausartzen zara?

Proposatzen dizuguna

  • Arabako Errioxako familia upategiren bat jabearen eskutik bisitatu, lan egiteko moduak ez ezik bizimoduaren berri ere emango baitizu.
  • Upategira bisita gozatu, ardoak tangatik edota barrikatik zuzenean dastatuz.
  • Mahastietan jarduerak jabearen eskutik egin, mahastian bazkaldu eta benetako lan eguna bizi.
  • Egin zeure ardoa, Arabako Errioxan erabiltzen diren barietateen ezaugarrien berri bisitaldian jaso ondoren.
  • Haritz frantsesezko edo haritz amerikarrezko barrikek ardoari egiten dizkioten ekarpenak bereizi, baita xigorketa ezberdinek barrikatik zuzenean dastatzean dituzten xehetasunak ere.
  • Dastatu gure ardo zuri eta gorri ezezagunenak, baina zu eta gisako ardo adituak harri eta zur uzteko adinako gaitasuna dutenak.
  • Ardo beltza eta arraina uztartu, zuria eta haragia eta gorria eta hestebeteak, konbinazio berriak ikusi eta ikasteko.
  • Gozatu zutikako eta etzaneko dastatzeen plazeraz eta askoz gehiago ikasiko duzu egiteko metodoen eta botilan egiten den denboraren joanaren inguruan.
  •