Arabako Errioxa egun batean
Egun bakarra baduzu edo zure ibilbidean geldialdi soila bada eta oraindik ez bagaituzu ezagutzen, helmuga turistiko sinestezin honek dituen berezitasunak ezagutzeko zenbait ideia emanen dizkizugu jarraian. Ziur Arabako Errioxak eskaintzen ahal dizun guztia ezagutzera itzuli nahiko duzula.
Proposatzen dizuguna
- Gure herrietan historiaz zipriztindurik dauden erdi-aroko kaleetan zehar ibiltzea.
- Gure ardo-tabernetako giro hoberena bizitzeko poteoan eta pintxoak jaten ibiltzea.
- Gure upategietako bat behintzat bisitatzea. Aukeratu familia upategien, ehun urtekoen, kalatu historikokoen edota munduko arkitektu ospetsuenek diseinatutako abanguardistenen artean.
- Gure ibilbideko lekurik esanguratsuenetan argazki batzuk egin. (trikuharriak, begiratokiak, mahasti artean…)