Arabako Errioxako kalatuak
Gure herrietan ongien gordetako sekretuetan barnako ibilbidetxo bat proposatuko dizugu. Gizakiak sortutako lur-azpiko upategiak dira eta barruan gordetzen dute lur oparo honen pasioak eragindako jakintza eta historia.
Lurrean hainbat metroko sakoneran zulatutako upategietan sartuko zara, bertan tenperatura eta hezetasun baldintzak ia-ia egonkorrak izaten dira urte guztian. Horregatik dira leku ezin hobeak gure ardo ospetsuak gordetzeko. Han, ardoa egiteko metodo tradizionalak eta beste bitxikeria asko ikasiko dituzu, Arabako Errioxako kopa bat ardoren atzean zer dagoen balioetsi eta ulertzeko.
Deskargatu Kalatuen PDF-a
Proposatzen dizuguna
- Kalatu historikoak dituen upategietakoren bat edo oraindik familia kalaturen bat duten batzuk bisitatu eta ardoak tangatik edota barrikatik zuzenean dastatu.
- Antzeztutako bisitaldia egin kalatu historiko batean (aldez aurretik hitzartu).
- Ardo batzuk hartu egun aisialdi gune gisa agertzen diren kalaturen batean, gure establezimenduren batean (tabernak, jatetxeak, ardandegi etab. ). Talde otordua antolatu horretarako egokitutako kalaturen batean.
- Talde argazkia egin kalatu historikoren batean.
- Mahats ale osoak hormigoizko tangatan “beratzeko” erabiltzen ziren lanabes eta tresnak ikusi.