Arabako Errioxako upategi batean bazkaltzea

Gozatu duzu noizbait Arabako Errioxako upategi batean bazkaltzen? Aukera izanez gero ezazu esperientzia hori galdu, bost zentzumenekin biziko duzu eta.

Oro har, upategira bisita gidatu batekin hasten da, eta bertan ardo batzuk dastatzen dira. Ondoren, bazkaria izango duzu upategiko gune sozialean edo jatetxean, honetan, bertako gastronomia tradizionala eta Arabako Errioxako ardoak uztartu ohi dira. Zure ihesaldia lehen mailako bidaia enogastronomiko bihurtu ezazu, gure gastronomia tradizionalena eta ardoak ezagutzera eramango zaituena, lurrinez eta zaporez osatua. Upategi bakoitzaren iradokizunen artean, ardo ezberdinekin lotutako menuak, Errioxako patatekin egindako menu tradizionalak eta saiheskiak aihenetan erreak, menu bereziak edo hitzartutako menuak aurkituko dituzu, betiere gure ardoen harmonia bikainarekin, zure zentzumen guztiak esparru bakar batean proban jartzeko.

Proposatzen dizuguna

  • Upategi batean, otordua barne duen bisita erreserbatzea, eta eskaintzen dituen    menuetako bat dastatzea.
  • Arabako Errioxako ardogintzaren kultura ezagutzeko, upategia bisitatu aurretik,          interesgarria litzateke Ardoaren Zentro Tematikoa bisitatzea.
  • Upategien proposamen gastronomikoen artean, menu tradizional bateko jaki     tipikoak dastatu ahal izango dituzu, errioxar erara egindako patatak, saiheskiak aihenetan erreak eta torrijak, edo bestelako proposamenak, besteak beste, potxak, bakailaoa edo arkume errea. Menu berritzaileagoak ere aurki ditzakezu.
  • Ez ahaztu, upategian zaudela, taldean ederki gozatzen argazkiren bat egitea.
  • Janariaz gozatu ondoren, gure herrietako kaleetan paseatzera gonbidatzen      zaitugu, edertasun monumentala, txoko bereziak eta historiaz betetako milaka xehetasun ikusteko.
  • Arabako Errioxako ardo sorta bat eramatea, etxean esperientzia bizitzen jarraitzeko.