Arabako Errioxa bikotean
Bikotekidea ahozabalik utzi, zentzumen guztiak piztuko dizkizuen ihesaldi erromantikoarekin, izan ere, Arabako Errioxa usaindu, ikusi, sentitu, ukitu.. baitaiteke. Murgil zaitez upategi bateko usainetan; ahogozatu tokiko produktuak poteorako ibilbide batean edo liluratu ikusmena Arabako Errioxak eskaintzen dituen paisaia naturalekin.
Anima zaitez eta etorri zure neska/mutilarekin, zer izan daiteke Arabako Errioxa baino hobea ardoaren kulturaz bustitzeko (barrutik eta kanpotik)!
Proposatzen dizuguna
- Afari erromantiko bat gozatu jatetxe edo hotel liluragarri batean.
- Toki esanguratsuak ikusi, lur azpiko upategiak barne, Felix Maria de Samaniego, Pio Baroja eta beste idazle handi zenbaiten literatur lanetan aipatu eta deskribatuak.
- Tokiko jendearekin pintxotan ibili, tokiko bat gehiago sentitu eta goi mailako euskal gastronomia miniaturan diren mokadu bikainekin liluratu.
- Bikoteentzako egonaldiak eskaintzen dituzten hotel edo alojamendu berezietan ostatu hartu.
- Elkar zaindu spa batean edo bainuontzi bete ardotan, ardoterapiaren onurak sentitzeko.
- Guardiako urmaeletan ibilaldi erromantikoa egin.
- Aisialdiko jardueraren batean izena eman, esaterako bizikletan ibiltzeko edo Ebro ibaian zehar kayaken ibiltzeko.
- Bikote argazkia egin Arabako Errioxak oroitzapenerako eskaintzen dituen tokirik adierazgarri eta ederrenetakoren batean.
- Mahastietan zeharreko ibilbide bat egin luxuzko autoan, oinez edo bizikletaz.