Arabako Errioxa familian

Ezagutu ezazu Arabako Errioxa familian eta etxean bezala sentituko zara. Familiako kide guztientzat askotariko aukera kulturalak, naturan egitekoak eta aisialdikoak dituen jomuga duzu.

Familiak eta zuk lehen pertsonan bizi beharko dituzue.

Proposatzen dizuguna

  • Villa Lucía Ardoaren Erakustokian 4Dko audiobisual bat gozatu ahal izango duzu, bertako maskotak hauteman (Vinfo eta Vinfa), gymkhana bat egin, zeure pintxoak prestatu, ardoen lurrinekin jolastu, itsukako dastatzea egin… eta ardoaren mundua era ludikoan ezagutzeko askoz bizipen gehiago.
  • Ehunka urteko upategi kalatudunetakoren bat bisitatu edo abangoardistenak, horietako askok familientzako bereziki diseinatutako bisitaldiak baitituzte.
  • Txikienentzat ere tokiko gastronomiaz egindako menu bereziak ahogozatu.
  • Familian egiteko aisialdiko jardueraren batean izena eman, hala nola bizikletan ibili edo Ebro ibaian zehar kayaken ibili.
  • Arabako Errioxako atseden eremu ederretan piknika egin.
  • Familia argazkia egin Arabako Errioxak oroitzapenerako eskaintzen dituen tokirik adierazgarri eta ederrenetakoren batean (upategiak, gazteluak, trikuharriak, atariak..).
  • Upategi edo Erdi Aroko herriren batean, antzerki erako bisitaldiren batekin harri eta zur gelditu.
  • Mendi ibilaldi errazen bat egin Arabako Errioxaren inguruko mendizerretako paisaien edertasuna gozatzeko.