Arabako Errioxa udazkenean

Mahats-bilketa asaldatuaren ondoren, udazkenean leku baketsu eta lasaia da, bikaina Arabako Errioxaz gozatzeko, giro askoz onberagoa dela eta, zaratatik baztertzeko  gonbita egiten diguna, baina, batez ere, paisaia zoragarriaz gozatzeko.

Mahastiek beren fruitu preziatua eman ondoren, mahatsondoak, eta bereziki hostoak, tonu ezberdinak hartzen hasten dira, horiak, berdeak, gorrixkak eta okreak, besteak beste, urteko bizi-zikloaren amaieraren atarikoa. Mahats barietate ezberdinek eta lursailek mosaiko bakarrak osatzen dituzte, eta horiekin zure argazki kamera proban jarri nahiko duzu.

 

Proposatzen dizuguna

  • Mahastien artean paseoan ibiltzea eta begiratoki ezberdinak bilatzea, postal politenak lortzeko, batez ere ilunabarrean.
  • Mahastian zehar ibiltzea, oraindik  dauden mahats helduak dastatzeko eta beti     gelditzen den mahatsen bat biltzeko.
  • Gure upategiak jarduera betean bisitatzea, muztioen hartzidura nola gertatzen ari den  eta lehen ardoak nola lortzen diren ikusteko.
  • Mahastietan zehar argazki erreportajeak egitea, mahastiek osatzen duten    kolore naturalen mosaiko harrigarria ikusiz.
  • Kolore ezberdinetako mahatsondo-hostoak biltzea, etxean horma-irudia egiteko. 
  • Poteoan ibiltzea eta gastronomiaz gozatzea Arabako Errioxan.
  • Gure olio errotaren bat bisitatzea, hauek udazkenaren bukaeran ateak zabaltzen dituzte, bildutako olibak eta oliba olio birjina estraren ekoizpen prozesua erakusteko, Arabako Errioxaren ezaugarria.  
  • Arronizko oliba olio birjina estra dastatzeko esperientzia paregabea egitea eta beste olio mota batzuekin alderatzeko ontasunak antzematea.
  • Eskualdean barna ibiltzea, GRtan edo zonaldeko ibilbide zirkularretan mendi-ibiliak eginda.