Arabako Errioxa mahats bilketan

Mahats bilketa, upategiendako urteko unerik garrantzitsuena da eta bereziena enoturismoaz gozatzeko. Mahatsondotik botilara, ardoa egiteko prozesu guztia bertatik bertara ezagutu nahi baduzu, Arabako Errioxa mahats bilketa garaian ezagutu behar duzu.

Gainera, Arabako Errioxaren bihotzean dauden upategi mota askotarikoekin liluratuko zara. Artisau moduan egiten duten, aspaldiko kalatuetan kokatuta daudenekin, eta itxura hunkigarria duten abangoardiako arkitekturako upategiekin.

Mahats bilketan, Arabako Errioxa gailurrean biziko duzu.

Ezagutu 2018tik orain arteko mahats bilketako jarduerak.

Proposatzen dizuguna

  • Mahastietako jardueretan parte hartzea (bai egunez bai gauez; gaueko mahats bilketan) lan hau, nolako arduraz egiten den ikusteko.
  • Argazkiak egitea mahastietan,  mahats biltzaile talde batekin eta mahats saskiarekin.
  • Mahastizaintza taldeekin, mahatsa heltzearen prozesuaren kontrola ezagutzea.
  • Upategiak jarduera betean ikustea, traktoreak nola iristen diren, mahatsaren aukeraketa prozesua eta upategian sartzea.
  • Mahats dastatze berezia egitea, hasierako muztioena, mahats mota ezberdinen aldeez ohartuta.
  • Garai honetan, muztio usaina duten gure herrietan, poteoan ibiltzea.
  • Esperientzia enoturistiko   berezi batzuk egitea.
  • Mahats-bilketaren festan parte hartzea. Urtero, irailean egiten da, Arabako Errioxako udalerri desberdinean.