Señorío de las Viñas

 

Identifikazio zk: K.VI-00033

Mahastiz inguraturik, Lasernan dago, Laguardiako auzoan; aipaturiko hiri honetatik hegoalderantz, 6ren bat kilometrora, Logroñorako norabidean, dago kokaturik landa-turismo hau.

Sei gela bikoitz eder ditu, telebistadunak eta bainugeladunak. Etxeak, gainera, jangela handia du. Bertan, Bodega menu berezia eskatuta, Errioxako Sukaldaritzako platerak dastatzeko aukera izaten da, egunero.

Bere upategia dute, eta beren mahastietako Errioxako Jatorrizko Izendapena duten ardo bikainak egiten dituzte. Horiek ere bisita daitezke. Gainera, bezeroendako lorategia, igerilekua eta pilotalekua dute.

Bisita ezazu haien upategia eta gozatu haien ardoa dastatuta, erretako txorizo pintxoaz lagundurik. Bisita bukatutakoan, Errioxako janari tipikoz prestaturiko “menu berezia” dastatzeko aukera izango duzu.

 

Señorío de las Viñas ostatuko zerbitzuak

gela-kopurua gela-kopurua (6)
berogailua geletan berogailua geletan
telebista geletan telebista geletan
gosaria gosaria
aparkalekua aparkalekua
ardoa saltzea ardoa saltzea
mahastia bisitatzea mahastia bisitatzea
upategiak bisitatzea upategiak bisitatzea
doako wifi-adoako wifi-a
erreserbadun jatetxe-zerbitzua erreserbadun jatetxe-zerbitzua
Wine BarWine Bar