Eltziegon, urrutitik agurtzen gaituzte San Andres elizari izaera ematen dioten gotiko-errenazentista estiloko bi dorre ezberdinek. Herriaren erdigunera hurbilduta, jauretxe ezberdinak ikusten dira, eta han, plaza Nagusia nabarmentzen da, elkarren aurrez aurre bi eraikin aitore dituelako: udaletxea, aurrealdean armarri inperial zoragarria duena, eta Nuestra Señora de la Plaza baseliza, XVIII. Mendeko  solairu oktogonala duena.

Kanpoko aldean, Arabako Errioxara begiratokiak dituen San Vicente baseliza eta San Roke baseliza daude.

Natura eta mendi-ibilia maite dutenentzat, GR-99 “Camino Natural del Ebro”ko  14.etapa  herrian bertan bukatzen da, eta “Mahasti Artean-Entre Viñas” paseoa ere badugu, Arabako Errioxa familia artean disfrutatu nahi dutenentzat.

Gainera, Frank O. Gehry Arkitekturako Nobelak egin zuen eraikin abanguardistagatik nabarmentzen da.

Herri hone, Justizia administratzen zen pikota gordetzen du, eta XVI. mendean, Guardiako hiribildu independentea titulua lortu zuela ospatzen du. Festa zibiko-erlijioso hau, urtero izaten da, uztailaren lehenengo asteburuan. Ikur nagusia Udaletxeko balkoitik kalera zintzilikatzen den eta pikotan mugitzen den bandera da. Nabarmentzekoa baita ere, Plazako Amabirjinaren ohorean, irailaren 8an, egiten diren patroiaren festak. 

Azpimarratzekoak:

  • San Andres eliza.
  • Plaza nagusia.
  • Blasoidun eraikinak.
  • Independentzia-jaia.
  • Bandera jasotzeko eguna. Uztailean.
  • San Roke jaiak. Abuztuaren 16an.
  • Plazako Ama Birjinaren jaiak. Irailaren 8an.

Eltziegoko Turismo Bulegoko e-maila: info@elciego.es

Eraikin historikoa Eraikin historikoa
Turismo-informazioaTurismo-informazioa
Ikuspegi panoramikoaIkuspegi panoramikoa
Autokarabana parkingaAutokarabana parkinga
NaturaNatura