Azpimarratzekoak:
- Hirigune historikoa: harresiak, San Migel eliza, Mairuaren iturria...
- Dueñasko pinudia.
- San Rokeren omenezko jaiak. Abuztuaren 16an.
- San Migel jaiak. Irailaren 29an.
- Ikuskizuna: Tocamerroque panpina. Abuztuko jaien hasierako ostiralean.
Labraza, ortzimugan nagusitzen da eta bertara iritsita, kale estuek, pasabideek eta giroak plaza garrantzitsua izan zen garaietara eramaten gaitu, Erdi Aroan borroka garrantzitsuak eta gogorrak egiten zirenera. Harresiek, historia ondarea katalogatutako dorreak eta matakanak gordetzen dituzte.
Hesiturik dagoen esparruan, hegoaldeko atetik sartuta, kale estuetan barna ibilita, San Migel elizara iristen da, honen harresi gotikoak babes esparruaren parte dira. Interesgarria da, XVI.mendeko Mororen Iturrira hurbiltzea, izena ematen dion txorrotaren apaingarriak aurpegi gotikoa baitu barnean. Iturri honek, harresiaren hegoaldean induskatuta, hiribilduan sartzeko pasabide sekretua omen zuen. Ura lortzeko modu azkarra izan zen setio momentutan.
Inguruan Dueñas pinudia bisitatu daiteke, Europako mendebaldeen dagoen alepo pinu basoa da.
Orain dela gutxi, Hiri Harresiztatuen Nazioarteko Zirkuluak, Labrazari, Munduko hiri harresiztatu hoberenaren saria eman zion. Hiru urtetik behin, gotorleku historikoen kudeaketan, zainketan eta zaharberritze proiektu berritzaileei ematen den saria.
Laguardiako Udala: turismo@laguardia-alava.com

