Azpimarratzekoak:
- Antiguako Andre Maria.
- San Kristobal ermita eta jaia. Uztailaren 10ean.
- San Bartolome jaiak. Abuztuaren 24an.
Herri hau, erromatarren garaitik, Ebro ibaia gurutzatzeko pasabideetako bat zen. Herrian diren upategi ugarien artean, batzuk, oraindik, erromatarren aztarnak gordetzen dituzte. Bisitatu behar da Antiguako Ama eliza, XVI. mendean jasotzen hasitakoa da eta aurrealdea barroko dekadentekoa du. Irudi nagusia, “Andra Mari” motakoa da, erromaniko-gotikoa.
San Kristobal baselizara hurbiltzea merezi du, bertatik herri osoa ikus baitaiteke. Uztailaren 10ean, oso gurtua den santu honen ohorean, festa eguna egiten da herrian. XX. mendearen hasieratik, ostiral santu bakoitzean Judas erretzen zen, egun ohitura hori galdua dago. Festa honetan, mutilak erromatar gudari mozorroa jantzita, kaletan barna, Judasi segika ibiltzen ziren.
Baños de Ebroko Udala: abebro@ayto.araba.eus