Azpimarratzekoak:
- Interpretazio zentroa eta Burdin Aroko kastroko
- Aztarnategia (Castejongo Gaina).
- Navaridaseko artadia, aintzira eta Valdepomareseko putzuak.
- Iturri zaharra.
- Eliza eta baselizak.
- Sodupetarren Jauretxea.
- San Juan de Ortega Jaiak (ekaina), Cerrillada (abuztua) eta Mañak (abendua).
- Eskola-taldeentzako arkeologia tailerrak.
Antzinako bi herrixkaren bategitetik sortu zen: Navaridas de Yuso eta Navaridas de Suso, oso biztanle gutxi zituzten biek. El Cerrillo izeneko muino txiki baten gainean dago eta Sortzez Garbiaren elizak koroatzen du. Bere erretaula nagusi barrokoa, urrezko inkrustazioekin, interesgarria da.
XVII. eta XVIII. mendeetako etxe ugari ere kontserbatzen ditu. Bere artean, Sodupe jauregia nabarmentzen da. Merezi du geldialdi bat egitea gotiko berantiarreko Santiago eta San Juan de Ortega ermitetan, bigarrenak, erretaularen goialdean Sortzez Garbiaren irudia du.
Inguruetan, bi aztarna arkeologiko garrantzitsu aurkitu dira, Burdin Aroko kastro bat, Castejongo gainean, eta IX. eta X. mendeetako Erdi Aroko nekropoli bat, El Monte barrutian, Arabako Errioxako artadiaren adibiderik onenean, "El Encinar de Navaridas" izenekoan ibil zaitezke.
Navaridas-ko Udala: anavaridas.ayuntamiento@ayto.araba.eus