Azpimarratzekoak:
- San Blas jaia. Otsailean.
- Jasolundeko Andre Mariaren eliza.
- Juan Ortiz de Zarateren etxetzarra.
XI. mendean sortu zen herrixka hau, 1076 inguruan, eta historiaren bilakaerak, XII. mendean hiribildu bihurtu zuen 1103. urtearen inguruan, ondorengo mendeetan pribilegio hau galdu zuen arren. Hala ere, bere antzinako hiribildu izatea berreskuratzeko irrikak 1846tik 1926ra emantzipatzera eraman zuen, azkenean Laguardiako udalerrian sartzeko eman zuena.
Era berean, azpimarratzekoa da Inkisidorearen etxetzarra, honen fatxadan harriz landutako armarria ikus daiteke eta, haren azpian eta munduko bolaren inguruan, “El mundo es ansi”epigrafea dago, Pío Barojak bere izen bereko eleberriaren izenbururako hartu zuena. Juan Ortiz de Zárate, inkisidorea, hiribildu honetan jaio eta hil zen (1634-1691), lanbide horretan aritu zen, bai hemen, Arabako Errioxan, bai Cartagena de Indiasen (Kolonbia). Bere gorpua pulpituaren azpian lurperatua izan zen, Jasokundearen Eliza parrokialean, hau portada eta erretaula errenazentistengatik nabarmentzen da, eta honen fede ematen dute, eliz atariaren aurrealdean dauden inskripzio batzuk. Herriaren kanpoaldean eta Laguardiarako bidean, San Martin trikuharria dago, ez joan ikusi gabe.
Páganosera hurbiltzen bazara azaroaren 23an, San Clemente egunean, bertako "klementinak ardo gorriarekin" dastatzeko aukera izango duzu, eta otsailaren 3an, San Blas egunean -herriko patroia-, eskualde osoko dantza folkloriko primitiboena, "Chulalaia", dantzatzen ikusiko duzu. "Ardo beroa" ere edan ohi da, ardo egosia, limoia, azukrea eta kanelarekin egindako edaria.
Laguardiako Turismo Bulegoko e-maila: turismo@laguardia-alava.com