Bodegas Gómez de Segura
Bodegas Gómez de Segura Ibáñez 1948. urtean sortu zen eta El Campillar aldean dago, Guardiako udalerrian, Arabako Errioxako bihotzean. Eskualdeko upategi tradizionalenetako bat da, bere jabetzako 50 hektareako mahastiz inguratua.
Ardoak egiteko, ardandegi honek Tempranillo izeneko mahats barietate esklusiboa erabiltzen du, eta Malvasía eta Viura zurietarako.
Gómez de Segura familia ohitura nabarmenak dituen upategia da, eta ardoak egiteko teknika egokiak konbinatzen jakin du. Mahatsa prentsatzean arreta berezia jarriz eta beratze karbonikoaren sistema tradizionalari esker, kolore eta lurrin ñabardura handiak dituen ardoa lortu du.
Ana Gómez de Segura da upategiaren burua. Gaur egun, familiaren hirugarren belaunaldia sinbolizatzen du, eta ardoak beren mahastietatik datozen mahatsekin ekoizteko, egiteko eta merkaturatzeko lan gogor baina atsegina egiten du. Anaren arabera, mahastien orientazioak, lurzoru buztin-karedunk eta inguruko mikroklimak lortzen dute upategiko uztak urtero kalitatezko bermea izatea bezeroentzat.
Bodegas Gómez de Segura upategiko zerbitzuak
upategiak bisitatzea
dastatzeak
ardo onduak egitea
ardo gazteak egitea
bisita hitzartuak
taldeak hartzea (20)
mahastia bisitatzea
ardoa saltzea
aparkalekua
autobusentzako aparkalekua
Facebook
Instagram
doako wifi-a
bisita hainbat hizkuntzatan
Produktu ekologikoa