Bodegas Viña Salceda
Dena zure ongizaterako prest dago: landan bertan aurkitu eta gozatu.
Mahasti, upategi eta dastatze-artearen esperientzia enoturistiko integrala.
Eltziegon, Arabako Errioxako herri bitxi honetan, dago Viña Salceda, eta “Zorioneko heldutasuna..”du leloa. Viña Salcedaren historia 1969an hasi zen, soilik kalitate goreneko ardo beltzak egiteko helburuarekin.
Viña Salcedak, bere lursailaz inguratuta, château frantziar klasikoaren antzera, modu tradizionalean zaintzen ditu mahastiak, eta, besteak beste, bere adinari eta hektareako ekoizpen baxuari esker bermatzen du fruituen kalitatea. Beren lursailen artean edertasun handiko parajean paseatzeko aukera izanen duzue.
Ardoak haritz frantses eta amerikarreko 8.000 barrikatan gordetzen dira, tradizioari jarraitu arren, ukitu desberdina ematen dion puntu moderno hori alde batera uzten ez duen espazio honetan.
Izaera bereziko upategia, ardoak dastatuz ezagutuko duzue, eta haiek dioten bezala, benetan merezi duena gozatzen ikastea denbora kontua dela ulertuko duzue.
Bodegas Viña Salceda upategiko zerbitzuak















