Bodegas Mitarte
Enpresak bi gune ditu: batetik, Erdi Aroko upategi zaharra, XIII. Mendekoa eta, bestetik, upategi modernoa, oso instalazio aurreratuak dituena. Jangela ederra ere badu, sukaldaritza tradizionaleko platerak dastatzeko eta baita dastatzeak egiteko gelak ere.
40 hektarea mahasti dituzte, eta Santiagok, upategiko lehendakari eta sortzaileak berak zaintzen ditu. Eskuz egiten da mahats bilketa 25 egunez, eta behin mahatsa upategian, kontu handiz ekoizten da, tradizioa eta teknologia berriak nahastuz, mahatsa ahalik eta gehien errespetatuz.
"Lurreko jenioaren lana, horixe da Mitartek zuretzako egindako ardoa ".