Lege oharra - Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea

Ruta del Vino de Rioja Alavesa

Lege oharra

Garrantzitsua, irakurri ezazu

Lege oharra

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA www.rutadelvinoderiojaalavesa.com web orriaren jabe da, eta honako hauek jakinarazi nahi ditu, Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoak eta Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren uztailaren 11ko 34/2002 Legeak xedatutakoa aintzat hartuta:

IDENTIFIKAZIO ETA HARREMANETARAKO DATUAK:

ASOCIACIÓN PROMOCIÓN, TURISMO Y ECONOMÍA RUTA DEL VINO DE RIOJA ALAVESA. C.I.F.: G01387554. HELBIDEA: Kale Nagusia 68, 01300 Laguardia, Araba/Álava. TELEFONOA: 945 600 710 FAXA: 945 621 094. HELBIDE ELEKTRONIKOA: info@rutadelvinoderiojaalavesa.com.

ERREGISTRO-DATUAK: EUSKADIKO ELKARTEEN ERREGISTROAN inskribatuta dago, AS/A/11958/2005 erregistro zenbakiarekin. Oro har, ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-ren eta horren erabiltzaileen arteko harremanak, web honetako zerbitzuak erabiltzearen ondoriozkoak, Espainiako lege eta epaitegien mende daude. ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k informazioa eskaintzeko sortu du website hau. Website honetan sartzeak honako termino eta baldintza hauek onartzea eta ezagutzea dakar.

TERMINO ETA BALDINTZA OROKORRAK

• Erabiltzaileak dira website honetan sartzearen erantzule.

• Website honetan sartzeak ez du sortzen inolako merkataritza harremanik ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-ren eta erabiltzailearen artean.

• Website honetan sartzeak eta nabigatzeak esan nahi du horren inguruko legezko oharrak, baldintzak eta erabileraren inguruko terminoak ezagutzen eta onartzen direla.

INFORMAZIOA GAURKOTU ETA ALDATZEA

• Websitea eguneratzeko unean indarrean zegoen informazioa da horrek eskaintzen duena. ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k eskubidea du website honetako informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko, bai eta bertarako sarbidea mugatu edo debekatzeko ere.

• ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k ahalmena du, halaber, egoki deritzan aldaketak egiteko, bai websitean bai horrek eskaintzen duen informazioan, eta noiznahi erabil dezake ahalmen hori, aldez aurretik abisatu behar izan gabe.

EDUKIAK

• ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k ahalegin guztiak egiten ditu website honen edukietan akatsik egon ez dadin.

• ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k ez du inolako erantzukizunik izango agiri inprimatuak eta website honetako bertsio elektronikoa ez badatoz bat. Inprimatutako bertsioa eta website honetan argitaratutakoa ez badatoz bat, inprimatutako bertsioa lehenetsiko da.

• ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k ez du inolako erantzukizunik izango website honen bitartez zuzenean edo zeharka ikus daitezkeen eduki, merkataritza jarduera, produktu eta zerbitzuei dagokienez. ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-ren website honetako estekak informatiboak baino ez dira, besterik adierazten ez bada. ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k eskubidea du bere websiteko estekak noiznahi eta bere aldetik kentzeko.

NABIGAZIOA, SARBIDEA ETA SEGURTASUNA

• Website honetan nabigatzeak eta sartzeak esan nahi du horren inguruko legezko oharrak, baldintzak eta erabileraren inguruko terminoak ezagutzen eta onartzen direla. ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k ahalegin guztiak egiten ditu ahalik eta baldintza onenetan nabigatzeko eta izan daitezkeen kalteak saihesteko.

• ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k ez du bermatzen website honetako nabigazioak eteterik ez edukitzea, eta ez da nabigatzeko orduan egon daitezkeen akatsen erantzule. Ez du bermatzen, halaber, website honen bitartez ikusiko den edukiak edo softwareak akatsik ez edukitzea edo kalterik ez eragitea. ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA ez da web orri honetan sartzearen edo web orri hau erabiltzearen ondoriozko galera edo kalteen erantzule izango, ezta sistema informatikoetan edo birus informatikoek eragindakoena ere. ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k ez ditu bere gain hartuko website hau oker erabiltzeagatik erabiltzaileek izan ditzaketen kalteak.

• Website honetan eskainitako zerbitzuak zuzen erabiltzeko, hori diseinatzeko erabilitako baldintza teknikoak bete behar dira.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

• Website hau eta horren edukiak Jabetza Intelektualaren inguruko legeek babestuta daude. Ezin dira ustiatu, eskaini, banatu, aldatu, jendaurrean jarri, laga edo aldatu. Website honetan sartzeak ez die ematen erabiltzaileei websiteko edukien eskubide eta jabetza intelektualik.

• ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k ez die bere softwarearen jabetza erabiltzaileei pasatzen. Erabiltzailea softwarea grabatzen duen euskarriaren jabe da. ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-renak dira jabetza industriala eta intelektuala, softwarea barne. Erabiltzaileak website honetako softwarea bere terminalera pasatuz gero, ezingo du zatitu aztertzeko, askatzeko edota jatorrizko kodearen bertsioa edo horren lengoaia beste kode edo lengoaia batera itzultzeko.

• Website honetako izen komertziala, markak, logoa eta zerbitzuak legeak babestuta daude.

• ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k aukera du auzitara jotzeko, jabetza industrial eta intelektualaren inguruko eskubideak urratzen dituzten erabiltzaileen aurka.

DATU-BILKETA

Erabiltzaileen datuak biltzeko hainbat bide egon daitezke website honetan. Datu-bilketa horien helburua erabiltzaileek egindako kontsultei erantzutea eta gure produktu eta zerbitzuen inguruko publizitatea edota informazioa bidaltzea da, horretarako erabiltzaileak eskainitako harreman-bideak erabilita; dagokion laukitxoa markatuta erabiltzaileak baimena eman badu, betiere.

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-rekin harremanetan jarri nahi izanez gero, publizitatea bidaltzeko baimena eman gabe (eskatu bada izan ezik), nahikoa da harremanetarako orriko atalean adieraztea.

Era berean eta, oro har, honako hau jakinarazi nahi diogu erabiltzaileari:

Erabiltzaileak bere borondatez eskainiko ditu datuak. Jasotako datuak Datuak Babesteko Lege Organikoak eta 1720/2007 Errege Dekretuak xedatutako segurtasun eta konfidentzialtasunarekin erabiliko dira. ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-ren fitxategietan gordeko dira datuak. Fitxategi horiek automatizatuta erabiliko dira. Dena dela, ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA izango da fitxategiaren arduraduna, eta horren aurrean erabili ahal izango da datuak ikusteko, zuzentzeko, horiei aurka egiteko edo horiek ezabatzeko eskubidea, aplikagarri diren legeek aurreikusi bezala.

Baimenak eta onartzeak: erabiltzaileak bere datuak aurreikusitako helburuetarako edo planteatutako kontsultetarako eskaintzen baditu, baimena emango du, dagokion laukitxoa markatuta, ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k publizitatea edo informazioa bidal diezaion. Halakorik bidaltzea nahi ez badu, fitxategiaren arduradunari jakinarazi behar dio, info@rutadelvinoderiojaalavesa.com helbidera mezua bidalita. Kasu horretan, enpresa erabiltzailearekin harremanetan jarriko da, zerbitzuaren baja egiaztatzeko.

DATUEN BABESA

• Website hau bisitatzeak ez du behartzen erabiltzailea bere buruari buruzko informazioa ematera; beraz, emandako edozein datu bere borondatez emango du. Erabiltzaileak bere informazio pertsonala ematen badu, website honetan jasotako datuak lehena zaldutako helburuetarako erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak Espainiako Legeen esparruan xedatutako muga eta eskubideak aintzat hartuta.

 • ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k datuak gorde ahal izango ditu erabiltzailearekin duen harremana eten eta gero ere, legezko obligazioak betetzeko.

• Erabiltzaileak baimena emango dio ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-ri bere datuak erabiltzeko eta horiei beharrezko erabilera informatikoa emateko eskatutako zerbitzua eskaintzeko.

• Jasotako datuak aurreikusitakoa ez den beste helburu baterako erabiltzeko, euren baimena eman beharko dute interesdunek aldez aurretik.

 • ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k beharrezko neurri teknikoak eta antolaketa ingurukoak hartu ditu datuen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko eta horien baimenik gabeko aldaketa, galera, edo erabilera saihesteko.

• Datuak jasotzeko unean, bilketaren xede diren datuak borondatezkoak edo nahitaezkoak diren adieraziko da. Nahitaezkoak diren datuak ematen ez badira, ezingo da datu horiek xede zituen zerbitzura sartu edo zerbitzu hori jaso. Era berean, borondatez ere eman ahal izango dira datuak, eskainitako zerbitzuak hobeto eskaintzeko.

• Euren datuak eskaini dituzten erabiltzaileek doan izango dute horiek ikusteko, zuzentzeko, horiei aurka egiteko edo horien ezeztatzeko eskubidea, bai eta publizitatea jasotzeko emandako baimena bertan behera uztekoa ere, atzeraeraginezko ondoriorik gabe, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak xedatu moduan, legezko prozedura beteta. Eskubide horiek erabiltzeko, fitxategi automatizatuaren arduradun den sailera jo behar da: ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA, kale Nagusia 68, 01300 Laguardia, ARABA.

• Zure datu pertsonalen inguruko edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan helbide elektronikoaren bidez: info@rutadelvinoderiojaalavesa.com

BALDINTZA OSAGARRIAK

• Bere datuak sartzen dituen erabiltzailea da zerbitzuan eskainitako informazioaren egiazkotasunaren erantzule bakarra, bai eta berak egindako datu horien aldaketena ere, zerbitzua amaitu arte.

ALDERDI TEKNIKOEN INGURUKO INFORMAZIOA

• ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA ez da sistema eragile honek izan ditzakeen interferentzia, gabezia, etete, birus informatiko, matxura telefoniko edo deskonexioen ondoriozko balizko kalteen erantzule izango, ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-ren erantzukizunaren ondoriozkoak ez badira, ezta Datuak Biltzeko Zentroaren, telefono lineen, Interneten edo bestelako sistema elektronikoen errore edo gainkargaren ondorioz sistema elektroniko honen erabilerak izan ditzakeen atzerapen edo blokeatzeena edota bestek ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-rren kontroletik kanpo egin ditzaketen legez kanpoko sartzeen kalteena ere. Era berean, ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileak ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA-k eskainitako informazioak akatsak edo hutsak edukitzeagatik izan ditzakeen kalteengatik, informazio hori kanpoko iturrietatik badator.

• ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA da web honen jabea, baina ez du eta ez du gordetzen IP helbidea ez eta hornitzailearen domeinuaren izena (PSI).

“COOKIE”-EI BURUZKO INFORMAZIOA

Website honetan sartzeko, ez dira cookie-ak deskargatu behar dira erabiltzailearen ekipoan. Uneren batean deskargatuz geroa, pribatutasun politika honetan adieraziko da, bai eta horien helburua ere. 


Edozein informazio eta/edo argibide eskatzeko edo zuen kexak eta/edo iradokizunak aurkezteko, ondorengo helbide elektronikora jo dezakezue:   info@rutadelvinoderiojaalavesa.com.

 

Zure sareetan zabaldu

Laguntzaileak

Diputación Foral de Álava
Gobierno Vasco
Euskadi - Basque Country
Cuadrilla de Laguardia - Rioja Alavesa
Vital Fundazioa

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak diruz lagundua

Hizkuntza politika