Agroturismo Señorío de las Viñas

 

Identifikazio zk: K.VI-00033

Mahastiz inguraturik, Lasernan dago, Laguardiako auzoan; aipaturiko hiri honetatik hegoalderantz, 6ren bat kilometrora, Logroñorako norabidean, dago kokaturik landa-turismo hau.

Sei gela bikoitz eder ditu, telebistadunak eta bainugeladunak. Etxeak, gainera, jangela handia du. Bertan, Bodega menu berezia eskatuta, Errioxako Sukaldaritzako platerak dastatzeko aukera izaten da, egunero.

Bere upategia dute, eta beren mahastietako Errioxako Jatorrizko Izendapena duten ardo bikainak egiten dituzte. Horiek ere bisita daitezke. Gainera, bezeroendako lorategia, igerilekua eta pilotalekua dute.

Bisita ezazu haien upategia eta gozatu haien ardoa dastatuta, erretako txorizo pintxoaz lagundurik. Bisita bukatutakoan, Errioxako janari tipikoz prestaturiko “menu berezia” dastatzeko aukera izango duzu.

 

Agroturismo Señorío de las Viñas ostatuko zerbitzuak

gela-kopurua gela-kopurua (6)
konpainiako animaliak konpainiako animaliak
berogailua geletan berogailua geletan
telebista geletan telebista geletan
gosaria gosaria
mantenu erdia mantenu erdia
mantenu osoa mantenu osoa
enoturismo-zerbitzuakenoturismo-zerbitzuak
FacebookFacebook
doako wifi-adoako wifi-a
Wine BarWine Bar