Osante
Identifikazio zk: X.VI-00049
Osante landetxea Bastida hiriko Alde Zahar historikoan dago. Etxeak zazpi gela bikoitz ditu, bero eta erosoak, bainugeladunak, eta denak beharrezkoa den guztiarekin hornituak.
Eraikina XIX. mende hasierakoa da. Zaharberritu ondoren, etxea gune irekia izateko eta erabateko irisgarritasuna izateko diseinatu da, ezaugarriak kontuan hartu baitira eta igogailua erantsi baitzaio. Pertsona desgaituendako egokitutako gela ere badugu.
Zaharberritzean materialak, hormak eta itxura errespetatu egin dira, baina, batez ere, oroitzapena, funtsa, errespetatu dira, egonaldia ahalik eta atseginena izan dadin.