Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea
KIDEAK
Ardoaren Ibilbidea
Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak, urte osoan zehar, ardoaren mundu zirraragarriarekin zerikusia duen jarduera eskaintza oparoaz gozatzera gonbidatzen zaitu. Arabako Errioxa ezinbesteko bidaia bihurtu da jada, liluratu, zaletu, profesional eta ardoaren inguruan, gastronomiaz eta aparteko paisaiaz gain, esperientzia zoragarria bizi nahi duen publiko ororentzat. Arabako Errioxa erreferentziako xede enoturistiko bihurtu da mundu mailan eta Arabako eta Euskadiko Erakundeen laguntza du, gainera. Upategietatik harago, bisitaria harrituko duten bestelako erakarpen ugari eskaintzen dituen eskualdeko ibilbidea, hala nola, Erdi Aroko herriez zipriztindutako mahasti amaiezinek sortzen dituzten paisaiak, herriaren bizimodua islatzen duten bestak, neurrira prestatutako bidaiak eta alojamendu xarmangarriak, ostatuak edo landetxeak, esaterako. Guztiak zoragarriak.
Proiektu kolektiboa dugu hau, eta 140 establezimendutik gorak egin dute bat bertan, hainbat tipologiatako upategiek, museoek, alojamenduek, jatetxeek, jarduera enpresek eta enotekek, bisitariaren esperientzia hobetzeko asmoz. Toki zoragarriak, erakarpenez beteak, ostatu hartu eta eskualdeko ardoez edota gastronomiaz gozatzeko. Elkarlan hau bihurtu da Arabako eskualde honetako proiektu izarra; eta bertan eskaintzen ditugu gero eta zerbitzu osatuagoak, pertsonalizatuagoak eta ongi egindako lanari darion ilusioaz beteak. Hemen, upategi eta uzta sorta bikaina goza daiteke, bertan egindakoa; jatorria aintzat hartzen duen sukaldaritza ere bai, ezinbestekoak dituen bertako baratzetako lekale eta barazkiekin eta betiko errezetategiko haragi, gatzatu eta postreekin.
Arabako Errioxan geuretzat hartu ditugu “Ardoaren Hirien Espainiako Elkarteak” (ACEVIN) ezarritako kalitate gutuneko irizpideak,Turismo Idazkaritzarenak eta Euskadi Gastronomicak zehaztutakoak. Erakunde hauek adierazitako betekizun zorrotzen baitan ari gara. Aldi berean, “Espainiako Ardoaren Ibilbideak” Produktu Talde hautatuko partaide gara, ibilbide ZIURTATU gisa, 2006ko urtarrilaz geroztik.
ZERGATIK ELKARTU?
(1)
Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea eskualdeko turismo erakundea delako eta, ondorioz, erakunde publikoen eta enpresa pribatuen arteko bitartekaria.
(2)
10 urte baino gehiago direlako Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea kide guztien eta Arabako Errioxaren ordezkaritza dela eta guztion interesen alde ari dela.
(3)
Bat egiteak eta ordezkapen komunak abantaila kolektiboak eta banakako onurak lortzea dakarrelako. Zenbat eta gehiago izan orduan eta promozio handiagoa egingo diogu Arabako Errioxari.
(4)
Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea estatuko eta nazioarteko produktu klub entzutetsuenen artean dagoelako eta kalitate programen inplementazioan norabidea eskaintzen duelako.
(5)
Ikusgarritasun bikaina duelako ekitaldietan, Internet eta sare sozialetan eta hedabideetan.
(6)
Hainbat programa eta proiekturen bidez, formaziorako eta informaziorako bideak eskaintzen dituelako eta merkaturatzean eta komunikazioan eguneratua egotea ahalbidetzen duelako.
(7)
Elkargune gisa balio duelako eta Euskadiko arlo enoturistikoko enpresen eta munduko gainerakoen artean harremanak eta esperientziak elkartrukatzea ahalbidetzen baitu. Networkng.
(8)
Taldearen bozeramailea da gizartearen eta iritzi publikoaren aurrean.
NOLA ELKARTU?
1
jarduera ekonomikoa
Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidean sartzeko ezinbestekoa da jarduera ekonomikoa Arabako Errioxan kokatua izatea eta jarduera horren barnean enoturismo zerbitzuak eskaintzea (alojamenduak, jatetxeak eta tabernak, upategi turistikoak, bidai agentzia hartzaileak, zerbitzu turistikoetako enpresak, garraioak, etab.).
2
Kontaktua
Gurekin elkartzeko, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko bulego teknikoarekin jarri behar duzue harremanetan, telefonoz 945 600 710zenbakian edo posta elektroniko bidez info@rutadelvinoderiojaalavesa.comhelbidean
Dokumentazioa beteta, sinatuta eta zigilatuta ekarri.
3
Ebaluazioa
Ebaluazio txiki bat egin, Espainiako Ardoaren Ibilbideak eta Euskadi Gastronomika produktu-klubetako irizpideen baitan eta publikoarentzat zabalik egongo den establezimendu turistikoa izateko behar diren aldaketak ezartzeko konpromisoa hartu.
4
balioztatzea
Enpresaren txostena eta dokumentazioa elkarteko Zuzendaritza Batzordeari eramango zaizkio, hark emango baitio, azken buruan, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko kide izateko gaitasuna.
KIDEAK DITUEN ZERBITZUAK
presentzia MEDIoetan
Kidetutako establezimenduaren presentzia web gune ofizialean eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen koadernoan (3 hizkuntzatan argitaratua) eta bestelako hainbat argitalpenetan ere bai, hala nola, Rioja Alavesa Magazine, Planes por Rioja Alavesa, Rioja Alavesa MICE, etab.
seinaleztapena
Bere sustapen euskarrietan AEAIren ikurra eta irudia sartzea. Establezimenduaren seinaleztapena (AEAIren eta ordutegien plaka eta harremanetarako datuak).
promozioa
Gure kideen ekitaldien eta jardueren promozioa eta hedapena.
ekitaldiak
Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak antolatutako ekitaldi eta promozioetan parte hartzea: feriak, sare sozialak, agenda, ekitaldiak, zozketa /lehiaketak, opari bonoak..
produktu-taldeak
Nazioartean izen handia duten bi produktu-taldetako kide izatea: Espainiako Ardoaren Ibilbideak eta Euskadi Gastronomikakoa, eta haien logotipoak eta promozio bideak erabili ahal izatea.
komunikazioak
Kideen datu basean egotea, aldian-aldian garrantzizko informazioaren inguruko jakinarazpenak jasotzeko hala nola publikazioak eta komunikazio interesgarriak.
ekimenak
Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak antolatzen dituen formazio ekimenetan parte hartzea: foroa, campus-a, formazio eta irispidegarritasun programak, berrikuntza programa pilotuak..
aholkularitza
Lege aldetiko araudiak betetzearen inguruko informazioa eta aholkularitza.
zerbitzuak
Zenbait zerbitzu eskura izatea: enplegu eskaintzak, lan poltsak..
garapen turistikoan
Arabako Errioxaren promozioan eta garapen turistikoan zuen aletxoa jarri eta zuen irudia marka honi lotu.
Kontaktua
Lagundu nahi dizugu
Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideari buruz gehiago jakin nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin, mesedez
Kontaktuen datuak
Tel.: + 34 945 60 07 10
Calle Mayor, 68 01300
LAGUARDIA (ARABA-ÁLAVA)