Background Image

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea

KIDEAK

Ardoaren Ibilbidea

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak, urte osoan zehar, ardoaren mundu zirraragarriarekin zerikusia duen jarduera eskaintza oparoaz gozatzera gonbidatzen zaitu. Arabako Errioxa ezinbesteko bidaia bihurtu da jada, liluratu, zaletu, profesional eta ardoaren inguruan, gastronomiaz eta aparteko paisaiaz gain,  esperientzia zoragarria bizi nahi duen publiko ororentzat. Arabako Errioxa erreferentziako xede enoturistiko bihurtu da mundu mailan eta Arabako eta Euskadiko Erakundeen laguntza du, gainera. Upategietatik harago, bisitaria harrituko duten bestelako erakarpen ugari eskaintzen dituen eskualdeko ibilbidea, hala nola, Erdi Aroko herriez zipriztindutako mahasti amaiezinek sortzen dituzten paisaiak, herriaren bizimodua islatzen duten bestak, neurrira prestatutako bidaiak eta alojamendu xarmangarriak, ostatuak edo landetxeak, esaterako. Guztiak zoragarriak.

Proiektu kolektiboa dugu hau, eta 140 establezimendutik gorak egin dute bat bertan, hainbat tipologiatako upategiek,  museoek, alojamenduek, jatetxeek, jarduera enpresek eta enotekek, bisitariaren esperientzia hobetzeko asmoz. Toki zoragarriak, erakarpenez beteak, ostatu hartu eta eskualdeko ardoez edota gastronomiaz gozatzeko. Elkarlan hau bihurtu da Arabako eskualde honetako proiektu izarra; eta bertan eskaintzen ditugu gero eta zerbitzu osatuagoak, pertsonalizatuagoak eta ongi egindako lanari darion ilusioaz beteak. Hemen, upategi eta uzta sorta bikaina goza daiteke, bertan egindakoa; jatorria aintzat hartzen duen sukaldaritza ere bai, ezinbestekoak dituen bertako baratzetako lekale eta barazkiekin eta betiko errezetategiko haragi, gatzatu eta postreekin.

Arabako Errioxan geuretzat hartu ditugu “Ardoaren Hirien Espainiako Elkarteak” (ACEVIN) ezarritako kalitate gutuneko irizpideak,Turismo Idazkaritzarenak eta Euskadi Gastronomicak zehaztutakoak. Erakunde hauek adierazitako betekizun zorrotzen baitan ari gara. Aldi berean, “Espainiako Ardoaren Ibilbideak” Produktu Talde hautatuko partaide gara, ibilbide ZIURTATU gisa, 2006ko urtarrilaz geroztik.

ZERGATIK ELKARTU?

Background Image

(1)

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea eskualdeko turismo erakundea delako eta, ondorioz, erakunde publikoen eta enpresa pribatuen arteko bitartekaria.

Background Image

(2)

10 urte baino gehiago direlako Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea kide guztien eta Arabako Errioxaren ordezkaritza dela eta guztion interesen alde ari dela.

Background Image

(3)

Bat egiteak eta ordezkapen komunak abantaila kolektiboak eta banakako onurak lortzea dakarrelako. Zenbat eta gehiago izan orduan eta promozio handiagoa egingo diogu Arabako Errioxari.

Background Image

(4)

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea estatuko eta nazioarteko produktu klub entzutetsuenen artean dagoelako eta kalitate programen inplementazioan norabidea eskaintzen duelako.

Background Image

(5)

Ikusgarritasun bikaina duelako ekitaldietan, Internet eta sare sozialetan eta hedabideetan.

Background Image

(6)

Hainbat programa eta proiekturen bidez, formaziorako eta informaziorako bideak eskaintzen dituelako eta merkaturatzean eta komunikazioan eguneratua egotea ahalbidetzen duelako.

Background Image

(7)

Elkargune gisa balio duelako eta Euskadiko arlo enoturistikoko enpresen eta munduko gainerakoen artean harremanak eta esperientziak elkartrukatzea ahalbidetzen baitu. Networkng.

Background Image

(8)

Taldearen bozeramailea da gizartearen eta iritzi publikoaren aurrean.

KIDEAK DITUEN ZERBITZUAK

PRESENCIA EN MEDIOS

presentzia MEDIoetan

Kidetutako establezimenduaren presentzia web gune ofizialean eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen koadernoan (3 hizkuntzatan argitaratua) eta bestelako hainbat argitalpenetan ere bai, hala nola, Rioja Alavesa Magazine, Planes por Rioja Alavesa, Rioja Alavesa MICE, etab.

Incorporar el logo e imagen de la Ruta del Vino de Rioja Alavesa

seinaleztapena

Bere sustapen euskarrietan AEAIren ikurra eta irudia sartzea. Establezimenduaren seinaleztapena (AEAIren eta ordutegien plaka eta harremanetarako datuak).

promoción y difusión de eventos y actividades

promozioa

Gure kideen ekitaldien eta jardueren promozioa eta hedapena.

eventos y promociones organizados por la Ruta del Vino de Rioja Alavesa

ekitaldiak

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak antolatutako ekitaldi eta promozioetan parte hartzea: feriak, sare sozialak, agenda, ekitaldiak, zozketa /lehiaketak, opari bonoak..

Rutas de Vino de España y Euskadi Gastronomika

produktu-taldeak

Nazioartean izen handia duten bi produktu-taldetako kide izatea: Espainiako Ardoaren Ibilbideak eta Euskadi Gastronomikakoa, eta haien logotipoak eta promozio bideak erabili ahal izatea.

base de datos de asociados

komunikazioak

Kideen datu basean egotea, aldian-aldian garrantzizko informazioaren inguruko jakinarazpenak jasotzeko hala nola publikazioak eta komunikazio interesgarriak.

iniciativas de formación que se desarrollan desde la Ruta del Vino de Rioja Alavesa

ekimenak

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak antolatzen dituen formazio ekimenetan parte hartzea: foroa, campus-a, formazio eta irispidegarritasun programak, berrikuntza programa pilotuak..

asesoramiento

aholkularitza

Lege aldetiko araudiak betetzearen inguruko informazioa eta aholkularitza.

servicios

zerbitzuak

Zenbait zerbitzu eskura izatea: enplegu eskaintzak, lan poltsak..

promoción y desarrollo turístico de Rioja Alavesa

garapen turistikoan

Arabako Errioxaren promozioan eta garapen turistikoan zuen aletxoa jarri eta zuen irudia marka honi lotu.



Kontaktua

Lagundu nahi dizugu

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideari buruz gehiago jakin nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin, mesedez

Kontaktuen datuak

Tel.: + 34 945 60 07 10
Fax: + 34 945 62 10 94

Calle Mayor, 68 01300
LAGUARDIA (ARABA-ÁLAVA)

Bidali zure mezua

LAGUNTZAILEAK

Client Logo
Client Logo
Client Logo
Client Logo