Ardoaren ibilbidea Arabar Errioxa

Hasiera > Ardoaren ibilbidea > Paisaia eta Jendeak

Paisaia eta Jendeak

Upeltegien, turismoaren, gastronomiaren, arkitekturaren eta artearen arteko lotura, mahastizaintza eta ardogintzaren nazioarteko panoraman eskualderik erakargarrienetako bat berrasmatzen ari da. Ardoaren Ibilbide berritzaileak, bere trazadura eta askotariko ekintzekin, zaporeak, paisaiak eta sentsazio ezberdinaren bila dabilen bidaiarien halabeharrezko jomugatzat indartu du Arabar Errioxa. Gizakia, lurra eta ardoa; horiek dira Arabar Errioxaren bereizgarriak, hirurehun kilometro koadro eskas dituen eskualdea, Hegoaldean Ebro ibaiak eta Iparraldean Kantauri mendilerro izugarriak babesten duten eskualdea. Mendilerro hori errautsaren kolorekoa da eta, sutondoko garrek edo ozeanoan irekitzen den zeruertzak legez, ez du begiratzeko gogoa ez agortzen, ezta ahitzen ere.

Ibilbidea osatzen duten hamabost udalerriak zeharkatzen dituen eskualdea, apogeo misteriotsu eta mugagabea da, mahasti eta ildoen itsaso bat bezalakoa, zeinetan erretinak Erdi Aroko hiribilduen, lekuko historiko eta kulturalen heraldikak zigilatutako udalerrien, oinetxe ederren, eta hari eroale gisa berria eta antzinakoa, artisautza eta modernitatea aurrez aurre jartzen dituen upeltegi anitzen mapa atxikitzen duen, paisaia hauetan ardoaren kultura nonahi antzematen delako.

Neurrizko luzeragatik eta sarbide praktikoengatik eta, egunsentitik gauera arte barruti harresituen, zertzelada errenazentista eta barrokoen, trikuharri eta milurteko olibondoen, edertasun bakuneko eliza gotiko isilen, titaniozko hegalen eta kupel erraldoien antzeko uhinen gerizpean babesturiko eta mahatsondoz estalitako muino eta arloen artean zeharkatzeko gonbit egiten duen ibilbidea da; eta horiez guztiez gain, bizikidetza, abegia eta ongietorria bizitzeko modu bat dela dakien jendea. 

 

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA.
Kale Nagusia, 68 01300 GOARDIA (ARABA) - T: 945 60 07 10 - F: 945 62 10 94 info@rutadelvinoderiojaalavesa.com