Ardoaren ibilbidea Arabar Errioxa

Hasiera > Herriz herri > Laguardia

Laguardia

Laguardia (e)ko udaletxea: 945 60 00 07
Laguardia (e)ko turismo bulegoa: 945 60 08 45
Web gunea: www.laguardia-alava.com

Azpimarratzekoak:

  • Hirigune historikoa: Santa Mariako elizpea.
  • Laguardia/Biasteriko aintzira-multzoa.
  • La Hoyako arkeologia-aztarnategia eta museoa.
  • Gaita-jolearen eguna. Maiatzean.
  • San Joan eta San Pedro jaiak. Ekainean.
  • Santa Mariako Belen artikulatua.

X. mendean sortu zen, Nafarroako Erresuma defendatzeko. Muino batean dago, eta Erdi Aroko trazatuari ia bere horretan eutsi dio. Herriaren bi muturretan San Joan Bataiatzailearen eta Santa Maria de los Reyesen eliza gotortuak daude. Azkenhorren elizpea bikaina da, XII. mendeko harri gaineko polikromia egoera ezin hobean baitago. Handik gertu Abacial dorrea dago; antzinako gaztelu bat da, baina almenak erauzita eta kanpandorre izateko gaituta. 

Kaleetan zehar ibilaldia egin ondoren, San Joan plazara iritsiko gara. Herrian jaiotako Samaniego alegilariaren jauregietxea dago han. Harlanduz egina da, eta oso portale neoklasiko ederra dauka. Gaur egun turismo-bulegoa dago bertan.

Eraikin zibilik zaharrenen artean, XIV. mendeko La Primicia etxea aipatu behar da. Etxe gehienetan sotoa dago, ondorioz, herriko lur azpia zulatuta dago erabat. Laguardia / Biasterin hainbat tradizio zibiko-erlijioso gorde dira. Ekainean ospatzen diren San Joan eta San Pedro jaiek xarma berezia dute.

Turismo-informazioaTurismo-informazioa
ArkeologiaArkeologia
Erdi-aroko hiriguneaErdi-aroko hirigunea
NaturaNatura
Ikuspegi panoramikoaIkuspegi panoramikoa

Ardoterapia tratamenduak Laguardia (e)n

Agentzia hartzaileak Laguardia (e)n

Garraioa eta zerbitzu turistikoak Laguardia (e)n

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA.
Kale Nagusia, 68 01300 GOARDIA (ARABA) - T: 945 60 07 10 - F: 945 62 10 94 info@rutadelvinoderiojaalavesa.com