Ardoaren ibilbidea Arabar Errioxa

Hasiera > Herriz herri > Elciego

Elciego

 

Elciego(e)ko udaletxea: 945 60 60 11
Elciego(e)ko turismo bulegoa: 945 60 66 32
Web gunea: www.elciego.es

Azpimarratzekoak:

  • San Andres eliza.
  • Plaza nagusia.
  • Blasoidun eraikinak.
  • Independentzia-jaia.
  • Bandera jasotzeko eguna. Uztailean.
  • San Roke jaiak. Abuztuaren 16an.
  • Plazako Ama Birjinaren jaiak. Irailaren 8an.

Eltziegon, urrundik agurtzen gaituzte San Andres elizari berezitasuna ematen dioten estilo gotiko-errenazentistako bi dorre desberdinek. Plaza nagusiak aurrez aurre dauden bi eraikin noble ditu ezaugarri: bata udaletxea da, fatxadan armarri inperial miresgarriaz edertua, eta bestea Plazako Andre Mariaren ermita, XVIII. mendeko oinplano oktogonala duena.

Kanpoaldean, San Bizente eta San Roke eta Gurutze Santuaren ermitak daude. Egituraren ezaugarriengatik da bitxia, eraikin prerromanikoen itxura ematen baitiote.

Horiez gain, aipagarriak dira Frank O. Gehry Arkitekturako Nobel sariduna ingurunean egin duen arkitektura-proiektu abangoardistak.

Justizia administratzeko erabiltzen zen pikota ere gordeta dago herrian, baita XVI. mendean Laguardia / Biasteritik bereizi eta hiribildu-titulua lortu zueneko egunaren ospakizuna ere: independentzia-jaia eta bandera jasotzeko eguna, hain zuzen. Jai zibiko-erlijioso hori urtero ospatzen da, uztailaren lehenengo asteburuan. Haren ikur nagusia udaletxeko balkoian zintzilika dagoen bandera da.

 

 

 

Eraikin historikoa Eraikin historikoa
Turismo-informazioaTurismo-informazioa
Ikuspegi panoramikoaIkuspegi panoramikoa
Autokarabana parkingaAutokarabana parkinga

Jatetxeak eta Tabernak Elciego(e)n

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA.
Kale Nagusia, 68 01300 GOARDIA (ARABA) - T: 945 60 07 10 - F: 945 62 10 94 info@rutadelvinoderiojaalavesa.com