Ardoaren ibilbidea Arabar Errioxa

Hasiera > Herriz herri > Barriobusto / Gorrebusto

Barriobusto / Gorrebusto

Azpimarratzekoak:

  • San Millan eliza.
  • Esker on eguneko jaiak. Irailean.
  • Santa Barbararen omenezko jaiak. Abenduaren 4an.

Gorrebusto haran estu batean dago. Ikuspegi panoramiko osorik ez duenez, kaleetan zehar ibiltzean inguruko oinetxeek bereganatzen dute gure arreta osoa. Haietako batzuk XVIII. mendean eraiki ziren. Herrian bada oraindik olio-errota bat, eta, ez badabil ere, olibetatik urre likidoa ateratzeko prozesua nolakoa zen irudikatzeko aukera ematen digu.

 

Bada han eliza bat, San Milianena, XIX. mendearen hasieran eraiki zenez, eskualdeko modernoenetakoa dena. Erretaula XVII. mendekoa da, eta Errioxako Laturce mendian dagoen San Prudentzio monasteriotik ekarri zuten.

 

 

 

 

DolareaDolarea
ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA.
Kale Nagusia, 68 01300 GOARDIA (ARABA) - T: 945 60 07 10 - F: 945 62 10 94 info@rutadelvinoderiojaalavesa.com